kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Ipuinak / Gabriel Aresti / Ikeder, 2007

Ta modernoak “basque speaking” Aritz Galarraga / Argia, 2011-06-12

Martin Ugalde izan omen zen ipuina literatur genero moderno gisa landu zuen lehen euskal idazlea. 1961era goaz, orduantxe argitaratu baitzuen Ugaldek, Venezuelan, bere euskarazko lehen ipuin bilduma: Iltzalleak (1985eko euskara batuko edizioaz geroztik, Hiltzaileak). 36ko gerran eta ondorengo erresistentzian giroturiko ipuinak dira euskarazko lehen ipuin bilduma modernoa izendatu dena osatzen dutenak. Ordura arte ipuina kontakizun erraz, folkloriko eta irrigarria izaten zen, eta Ugalderenek iskin egin zioten kostunbrismoaren eragin zuzenari. Literarioki balioa aitortzen diete Xabier Mendiguren eta Koldo Izagirrek. Ibon Sarasolak, berezko balio literarioa baino, gerraondoko literaturaren jarraipen, literaturaren biziraupenaren balioa eman zion, oro har, erbesteko literaturari. Literarioa eta jarraipenarena, biak iruditu zaizkit bateragarri Ugalderenak irakurri ondorenean.

Baina, lehen euskal ipuin modernoez ari ginela, hara non topo egiten dudan liburuxka batekin, apenas 69 orrialde, Ipuinak epigrafea azalean, Gabriel Aresti delako batek sinatutako sei ipuin. Eta gogoratzen dut Susa argitaletxeak egin zuen lan eskerga hartan, Gabriel Arestiren lan konpletoetan, badagoela Narratiba izeneko ale bat, eta hemen ere bildu zirela sei ipuinok (gehi narrazio labur batzuk, gehi nobela bat). Eta 86ra arte liburuan jaso ez baziren ere, gogoratzen dut Egan aldizkarian argitaratu zirela seiak, lehena 1957an, azkena 1962an. Eta kontua da ipuin horiek ere erabat direla moderno, ez inolaz ere erraz, folkloriko eta irrigarri, nahiz eta barrerako tartea ere uzten duten (Olerkaria autoironikoak, esaterako). Hiria agertzen da, Bilbo, arazo sozialak, alde ekonomikoak; gaiak dira garaikoak, dirua, lana, giza kondizioa, sexualitatea, idazletza; euskara bera, batua sortu aurreko batua dugu.

Ipuinak honekin kontuz, baina: Xabier Monasteriok eskua sartu du, beharrik gabe, asmo onez, pentsatzen dut, ipuinak moldatuta eta erraztuta eskaintzen dira, baina egungo irakurleak arazorik ez du jatorrizkoekin, zertarako ezer ukitzen ibili beraz. Hobe da, hortaz, lehen aipatu dugun Susako liburura jotzea edo, nahiago bada, Egan aldizkarira bertara, edizio digital txukunean aurkitzen da armiarma.eus gunean.

Ugalderenak edo Arestirenak, hau ez da noski konpetizioa, lehena nor izan zen ez da sobera garrantzitsua. Bai, ordea, jakitea garai bertsuan kezka bertsuei erantzun bertsuak ematen saiatu zela idazle bat baino gehiago, ipuina genero moderno eta, ondorioz, garaikide kontsideratzeraino.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak