kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Azalaren memoria" / "Itinerarium / Xabier Olaso / Bermingham, 2001

Itinerarium Jon Kortazar / Bilbao, 2002-05

Xabier Olasoren (Otxandio, 1964) bosgarren liburua argitaratu berri du Bermingham Editorialak, Iparragirre sariak argitaratzen dituen sailean. Urretxu eta Zumarragako Udalek eratzen dituzten sari hauetan ezaguna dugu Olasoren partaidetza, baten baino gehiagotan irabazle suertatu delako.

Gauaren magalean eta Urtaro liburuek Iparragirre sari hau irabazi zuten; Ariaren hariak liburuarekin, berriz, Ernestina de Champourcin saria eskuratu zuen idazleak.

Poema liburu bi aurkitzen ditugu liburu honetan: Azalaren memoria, sariaren irabazlea, eta Itinerarium, bigarren sariaren hartzailea. Liburu bi batera argitaratzeak ez dakit onik egiten dion irakurketari, baina gauzak diren bezalakoak dira, eta bosgarren liburu fisikoaren aurrean bagaude ere, bikoitza den emanaldi honetan Olasoren bosgarren eta seigarren poema liburuak irakurtzeko beta dugu.

Otxandiako idazlearen poesiak sinbolismo xumearen bideak aukeratu ditu. Azalaren memoriak pertsonaia nagusiaren bizitzako ibilbide poetikoa eskaintzen du, haren egoerak eta egoerari buruzko gogoetak aurkeztuz. Oihartzun literarioak ez dira falta bere poesian: Juan Mari Lekuona, Patxi Ezkiaga, Joan Mari Irigoien, Joseba Sarrionandia gaurko euskal poesia munduko izen ospetsuak agertzen dira bere testuetan. Baina horren azpitik, Olasok badu anekdota pentsakizun ahul bihurtzeko joera nagusia. Denborari buruzko hausnarketak osatzen du ardatza testuan, eta horretarako haurtzaroko paisaiarekin batera bidaietan ikusitakoa ekartzen du hizpide.

Inpresioak agertzen dituenean da batez ere trebe Olaso, baina poema luzea egiterakoan zabaldu egin ohi da pentsakizuna. Paralelismoak eta kontrajarpenak eusten dute arkitektura, baina teknika nabariegiak dira diskurtso poetikoan.

Itinerarium liburuak tonu aldaketa ugariago du. Inpresio laburren ondoan, badaude poema luzeagorik eta sail berezi bi: “Desirudiak” eta “Haragi kontuak”, non berriro idazleak agertzen duen esku fina ironia xumea eta narrazio esperentziala uztartzeko. Jarraitzen du heriotzari buruzko hausnarketan, baina zerbaitek —agian joera tragiko nagusi baten faltak— egin dio ihes. Hitz jokoek eta pilaketek —batzuetan Mikel Zarateren poesia ekartzen dit gogora— ez dute garbi uzten pertsonaiaren eta ahotsaren joera sendoa. Poesia polita idazten du Olasok, ez dut ukatuko ongi idazten duenik —errebisio bat falta bada ere lanean—, bada berean bertso gogoangarririk ere. Baina poemen egituretan ikusten dut nik arazoa.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak