kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Gure ametsen gerizan / Luigi Anselmi / Pamiela, 2000

Bizi dugun gaua Aingeru Epaltza / Nabarra, 2002-05

Gaua, biziaren metafora. “Gure ametsen gerizan” poesia liburuaren protagonista gaua da, eta gauarekin batean, haren itsu-mutila, alkohola. Ez da Luigi Anselmi bilbotarrak biak ezkontzen dituen lehen aldia; gutitan, ordea, honetan bezain leku oparoa eskainiz.

Amets egiteko gaitasuna zikiratu digute, gure ametsen gerizan burutu dituzten sarraski eta bidegagabekeriez ohartuta. Denbora gelditzerik ez dago eta badakigu Herioren kontrako gerlan azken bataila galtzera kondenatuak garela. Gainera, maite ditugunek hondartza abegikorren partez, itsasertzik malkartsuenak eskaintzen dizkigute. Hartara gu, vanpiro txepel, koldarrak, karrikara ateratzen gara arratsa abaildu orduko.

Alabaina, gauaren kontra ere ez dago irabazterik. Gauak eskuzabalka barreiatzen ditu bisai eta izen berriak, edan-urriak ez garenondako, baina horiek ahanztekoak izaten dira gero. Izan ere, gaua boxeolari beltz, haundi, garaitezina dugu, bukaeran agian K.O.z, edo puntuetan, bestela, azpiratuko gaituena. Bestondoa izanen da gure derrotaren marka: Maluroski / Parabisuko / aurkientzarik / laketgarrienek ere / infernua bide dute / mugakide.

Lagunen konpainiak bilakatzen du gaua parabisu. Alkohola bitartekoa dela, adiskideen gerizak eta solasak ematen diote zentzua gauari. Liburu honetako poema gehien-gehienei eskaintza gehitu die idazleak, izena eta guzti. Esker onekoa ageri da Luigi Anselmi, dela gaueko ibileretan dela orri hauek izkribatzerakoan izan dituen bidai-lagunekin; batzuk bat dira, izan ere. Farra-lagun literario horien artean atzoko eta gaurko egileak izanik ere, ezagun du gure klasikoen tira hizkuntzaren hautaketan. Orobat, mundu klasikotik ekarria da, antzinateko mundu klasikotik alegia, paisaia erabat urbanoan txertatu duen iruditeria: Homerori eta Osiris, Minotauro eta Odin. Inork eskatu gabe, idazleak berak ematen digu horren azalpena: Nola arrano gosetuek / sarraskietan, / hala kausitzen dute / beren bazka poetek / erlisione hiletan…

Ezen, liburu hau, bertzeak bertze, poesia lezio bat ere bada, eskola magistral bat, bizi dugun gaua eta literatura nola uztartu ikasiz gozatu nahi duenarendako ikasbide.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak