kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

3 Mariak / Arantxa Urretabizkaia / Erein, 2010

Zahartzaroan Javier Rojo / El Correo, 2011-04-16

Arantxa Urretabizkaia eskarmentu handiko idazlea da, eta hori nabaritzen da bere liburuetan. Argumentuaren aldetik euskarri gutxi izanda ere, itxuraz kontakizunaren gaia oso xinplea bada ere, trebetasuna dauka istorio hori aurrera ateratzeko, interesgarri bihurtuta. Halaxe gertatzen da 3 Mariak izenburuko nobela honetan. Hasieran ematen du zahartzaroaz ari den ohiko nobela baten aurrean egongo garela: narratzailearena egiten duen pertsonaia nagusia, Maria Alkain izenez baina “Txuri” deitzen dioten emakumea, alargun geratu da laurogei urteen mugan; ikusi ditugun beste nobela batzuetan, halako egoeran gertatzen den pertsonaia atzera begira jartzen da, eta behin eta berriro memoriaren gaiari eutsiko zaio. Hemen ez. Senarraren hileta-elizkizunetan daudelarik, beste pertsonaia bat agertuko zaigu, “Gorri” deitzen dioten emakumea, Txuriren gaztaroko adiskidea eta aspaldian herritik alde egina zena. Eta biak elkartuko dira gaztaroan “Handi”rekin osatzen zuten adiskide-triangelua berriro ere eraikitzeko, horiek baitira izenburuko hiru Mariak. Txuri eta Gorri guztiz desberdinak dira, bata errotuta dago, landare bat bezala; bestea munduan zehar ibili da eta beti dago egitasmo berriak pentsatzen, geldirik egotea ezinezkoa izango balitzaio bezala. Jakin badakigu Txuriren bizitzan gazi-gozoak daudela, bizipozak izan dituela, eta hutsune nabarmen eta mingarriak. Hauetaz, ordea, gutxi hitz egiten da. Izan ere, Txurik alabaren heriotza jasan behar izan du, baina ez da halako atsekabeetan murgiltzen, eta ez digu horretaz xehetasun handirik ematen. Zahartzaroan dauden pertsonaia hauekin batera, gazteak diren beste batzuk ere agertzen zaizkigu, baina dudarik gabe, protagonismoa Txurik eta Gorrik dute.

Nobela honetan topikoetatik aldentzen da idazlea, zahartzaroan egon arren bizirauteaz gain beste helburu batzuk dituzten pertsonaiak aurkeztuta. Memoria agertzen zaigu, baina memoriak ez ditu pertsonaien bizitzak mugatzen, atzera begira egon beharrean helburu berri horietan jartzen baitituzte indarrak. Iraganean momentu mingarriak agertzen zaizkie pertsonaiei, baina hala ere ez dira iraganaldi horretan gertatutakoen mendean bizi. Nobelari malenkonia punttu bat ere falta ez zaion arren, bitalismoz beteriko istorioa dugu.

Eta argumentuan hari solteren batzuk ikus ditzakegu, bizitzan bezala, bizitzan ezinezkoa baita dena kontrolatuta edukitzea.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak