kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Fikzioaren izterrak / Ur Apalategi / Susa, 2010

Fikzioaren errealitatea Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-04-08

Garratza da errealitatea. Aurrean daukaguna ezin da ukatu, nahiz eta askotan saiatzen garen gure eguneroko errealitatea mozorrotzen. Batzuetan ez dugu nahi izaten aurrez aurre daukagunari kosk egitea. Eta literatura fikzioa den heinean, fikzio horrek gainditzen du fikzionatzen ari garena. Ur Apalategik bere Fikzioaren izterrak, zazpi ipuinez osatutako liburuan, bere ibilbide literarioaren hainbatetan jorratu duen gaia, berriro lantzen du: euskal literaturen, miseriak?, topikoak?, ezinak? Eta honekin batera ere, maitasunezko historiak.

Komunean ezaugarri bat dute ipuin hauek, gaia lantzerako orduan, garraztasuna eta ironia agertzen dira ia ipuin guztietan, eta honek egilearen alde jokatzen du, estilo baten hari sendo bat erakusten baitu. Baina fikzioak errealitatea oso hurbil uzten du, nahiz eta egileak berak hori ezkutatu nahi duen, batzuetan muturreko egoerak erakutsiz: “Saizarbitoria. Izen luze, ahoskagaitz eta gogoraezina (…) Gaizki saldu zatekeen Espainiako merkatuan, edo kritika txarrak izan zituzkeen. Beharbada euskal arazoa zen oztopo, autorea terroristengandik hurbilegi zegoelako edo. Auskalo”. Fikzioa eta errealitatearen arteko dialektika horretan, badira ipuinak oso ongi bideratzen dutenak bere ibilbidea, nahiz eta batzuetan, historia, tramaren taxutzeak, luze egiten den, narrazioaren kalterako. Bestalde esan behar da ez dela erraza jokatzea Apalategi jolasten ari den eremuan, eta hau bere alde dago, hitzaren bitartez ezkutatzen baitu errealitatea, jolas bat bihurtuz bere ariketa. Irakurleak aurkituko ditu, ipuin sorta hauetan, ironia bide, literaturaren eta mundu afektiboaren une dibertigarriak, pasadizo xelebreak, gizakiaren une miserableak… Eta badira ipuinak amaiera konplexua dutenak. Idazlea ongi profitatzen da honetaz, abilezia erakutsiz.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak