kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Gorde nazazu lurpean / Ramon Saizarbitoria / Erein, 2000

Gorde nazazu lurpean Eli Urdangarin / Maxixatzen, 2002-04

Idazle ezaguna da oso Ramon Saizarbitoria. Euskal literaturaren historietan ageri da, irakurle leial asko du, unibertsitateko literatura irakasleek haren lana aztertzen dute…

Egunero pasten delako (1969) eta Ehun metro (1976) dira ziurrenik ikasleek eskolan irakurrienak; horien ondorengoak ditu Ene Jesus (1982), Hamaika pauso (1995), Bihotz bi (1996), Aberriaren alde (eta kontra) (1999), eta Gorde nazazu lurpean (2000). Azken han da orain bereziki aipatzera goazena.

Gorde nazazu lurpean narrazio bilduma da, bere baitan bost ipuin luze edo eleberri labur biltzen dituena: “Gudari zaharren gerra galdua”, “Rossetti-ren obsesioa”, “Marcel Martinen aitatasun ukatua (edo, “La femme, elle, sait”)”, “Bi bihotz, hilobi bat” eta “Asaba zaharren baratza”. Ez dira elkarrekin lotura estua duten eleberri baten bost atal, baina ezin esan inongo hartu-emanik ez dutenik.

“Rossetti-ren obsesioa” eta “Bi bihotz, hilobi bat” narrazioek, esate baterako, badute elkarri lotzen dituen zerbait, bikote harremanen gazi-gozoa, alegia; lehenengoan gizonezko protagonistak behin emakume bat maitemintzeko erabili zuen testu bera erabili nahi du gero beste batekin, eta hain eraginkorra izan zen narrazio hura ezin topatu… eta hortxe komeriak, obsesio bihurtzerainokoak.

Bigarrenak, aldiz, hil berri zaion aitaginarrebarentzat panteoia lortu nahi eta ezinak protagonistari bere emaztearekin sortzen dizkion gatazkak kontatzen ditu. Bietan du umoreak garrantzia; horretan, gainera, Bihotz bi eleberria (1996) dakarte gogora. Bikote harremanetan maiz sortzen diren egoera garratzak ditu abiapuntu idazleak, irakurleari gertuko eta oso sinesgarri gerta dakizkiokeenak, eta modu erakargarrian adieraziak, ironia eta umorea erabiliz.

Liburua bere osotasunean da erakargarria; hizkuntza zaindua du, eta irakurleari une atsegin asko emango dizkio. Merezi du.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak