kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Ez naiz Fujin izan / Josetxo Azkona / Pamiela, 2011

Silabetan Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-04-01

Tokion ez dago urik. Edo orain agian bai. Baina badago poesia. Poesia silabetan. Irudiak, naturaren orroak. Kondairak. Baina gizakia ez da agertzen. Hori gertatzen da haikuetan. Bost silaba. Ondoren zazpi; berriro bost. Formaz, horrela osatzen da haikua, ez beti, hala ere. Josetxo Azkonak hori eskaintzen digu Ez naiz Fujin izan, berrogei eta zortzi haikuz osatutako bere azken liburuan. Berak, atarikoan, azaltzen digu haikuen nondik norakoa. “Denbora naiz / denboraren baitan, / denbora ez izan arte”. Josetxo Azkonak azkenean plazaratu du bere barnean zebilen zirimola, lehendik tarteka, landua bai zeukan haikuen teknika bere poesigintzan, baina ez zuen argitaratu haikuez osatutako liburu bat. Ez da erraza oreka mantentzea horrelako ahalegin batean, kontutan hartuta, berez, poesia egiteko teknika hau, beste kulturako batekoa dela. Eta badirudi haikuak orraztu duela egilearen zereginean, irakurleak aurkituko baitu, haikuaren ezaugarrietako bat: bakuna izatea, baina ez sinpletasuna. Ez dago espanturik, ez handinahirik, “Bakardadean / nire buruarekin / badakit nor naizen”. Agian, liburuari bere aurka zerbait jartzekotan bere irregulartasuna izango litzateke, irudi eta egoerak anitzak direlako, baina egile nafarrak eusten dio bere helburuari, haikuaren deiadarra eskaintzea, “Zisne luma batek / jo du elurraren kontra. / Oihartzun zuria”. Haikuak eramaten digu behaketa batera; irakurlea galdu egin behar da iradokizunean, etxetik irteten garenean bezala jakin gabe zein izango den gure norabidea. Baina gure eguneroko errealitatean badira uneak gure arreta eskaintzen dutenak. Bizitzaren irudiak atzeman egiten ditugu; haiku egileak hori egiten du, zinemagileak bere kamerarekin bezala.Azkonak, bere proposamenarekin, hau lortzen du bere haiku liburuarekin. Japon bera hurbilduz.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak