kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Lotsati, ilunpetik argira / Lotsati / Alberdania, 2010

Hogeita bost poema Igor Estankona / Argia, 2011-02-27

Alvaro Rabellik sakon iruzkindu du Gurutz Sarasola Martinez Lotsati Itsasondoko (Gipuzkoa) poetaren 1935. eta 1936. urteen arteko obra laburra. El Día, Argia, Ekin, Euzkadi eta El Pueblo Vasco egunkari eta aldizkarien orrialdeetan ibili da, pieza bakoitza dastatuz eta aztertuz. Ikuspuntu ugari ageri da liburuan —estilistikoa, hizkuntza aldetikoa, orduko giroari dagokiona…— eta Lotsatiren inguruabar biografikoen garrantziaz ere ohartarazten gaitu saiakeragileak, ezer baino lehen: “Hara non, baina, Lotsatiren heriotza lazgarriak [bere burua trenera botata hil zen, maiteminak jota antza] horrexetara eraman zuten balizko arrazoiek piztu dute orain askoren artean harenganako interesa, eta bere figuraren inguruko nolabaiteko kondaira ere sortu dela esango nuke nik. Izan ere, bere lanaren zatirik garrantzitsuenak, amodioarenganako ezinaren isilak hain zuzen, bere heriotzarekin, aldez edo moldez, zerikusia izan dezake”.

Amaiera erromantiko honen eta bizitza abertzale katolikoaren nahastetik datozkio Gurutz Sarasolari Maitatuko zaitut benetan honen gisako lanturuak: “Eziñ bazaitut maitatu benetan / Maitatuko zaitut ametsetan, / begiak itxi eta / Egongo naiz zurekin izketan. / Egongo baziñake bezela / Nerekin zeruetan”.

Tristezia eta bizitza darion poesia gazte honetan, gai nagusi diren sentimenduak modu sano elegantean jantzita aurkezten dizkigu Lotsatik. Artista inpresionistaren zehaztasuna darabil emozioak deskribatzerako unean, ia denborarik eta lekurik gabeko poetika bat erabiliz, bihotzean kokatzen dena. Erraietako paisajea dakar Gurutz Sarasolak, gaur egun oraindik txundigarria, eta garai hartako euskal irakurleei, seguru, fresko eta ausart begitanduko zitzaiena: “…orain nire ondotik pasatzen zeranean / Ezpaña okertuz eta arrabiarekin / Ayo esaten dizut. Bañan ay! / Ez dakizu zein beste bat dan / Barrenean sentitzen dedana”. Irudi indartsuekin —lapurrak bidean, ezpata gerrian…—, sinbolismorako joerarekin —etorkizunaren aurka irabazitako burruka—, eskapismoarekin —basamortuak, mendiak— eta halako dramatismo gotiko batekin, Lotsatik irrealitatearen mugetara darama irakurlea: “Aizkorea artuko nuke, / Ankea ebakiko nuke… / Eta jana emango nizuke”. Lotsatiren poemetan galtzea beraz ariketa modernoa da, gerrak eten zuen pizkundeko ahots berezienetarikoa gozatzeko aukera parebakoa.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak