« Hamaika urte | Postalen erroetaraino »
Hutseaniko hazkurria / Joxemiel Bidador / Pamiela, 2010
Ni ez naizen nia Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-02-25
Gizakiak badu bere ibilbidea, norberak egina. Eskuartean daukagun liburuaren egilea, jada, ez dago gure artean, joan den urteko martxoan buruko isuri batek bizitza eten baitzion. Joxemiel Bidador da “Hutseaniko hazkurria eta beste” poesia liburuaren egilea, eta bertan azaltzen da bere poemategia, gaztetan idatzitakoa eta bere azken lana eta bakarra, poesian behintzat, Hutseaniko hazkurria. Joxemiel ezagutzeko aukera izan genuenok, ezagutzen genuen bere lan bikaina literatura eta historia ikerkuntzan, baina bere poesia ez, aipatutako liburu honetan agertzen diren bere gaztaroko lanak kenduta. Utzi digun poesia liburua, hitz batez laburtuko genuke, eruditoa da, Bidador hori baitzen. “nire beste niak ordezkatu dik nire nia, / edo hobeto ausaz: / nire beste niak ordezkatu dit nire nia. / Hau da hau negar mediatika! / Desenkusak eta banoie!”. Hitz oso neurtuak aurkituko ditu irakurleak Bidadorren poesian, eta hizkuntzaren joko dotoreak aurkezten dira; existentzialismoaren aztarnak, egilearen gogoeta mamitsu eta ironikoak hainbat bertsotan agertzen dira. Poeta baten begirada landua agertzen da Joxemielek egin duen, esango genuke, bere bizitzaren azterketan, bizitzari aurrez aurre egindako begirada xamur eta sentikorrarekin, “Herio soraio betorkit / berak aukera duenean, / baina ailetorkidan berant, / baikor nagoenean”. Baikorra, alaia zen Joxemiel, eta horren zertzeladak bere poesian ikus daitezke, behintzat gaiak lantzerako orduan, eta nola ez, hunkigarria suertatzen da bere poesia. Benetakotasuna iragartzen du egileak bere poesian, ez dago iruzurrik. Bere gizatasunaz gain,euskal poesiarako liburu erreferente bat utzi digunaren susmoa dugu. Goza ezazue liburua.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez