kritiken hemeroteka

6.995 kritika

Azken kritikak

« | »

3 Mariak / Arantxa Urretabizkaia / Erein, 2010

Bizitza berri bat Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-02-18

Egunero ikusten dugu ze zaila den bide berri bati ekitea, gure bizitzan aldaketak egitea ez da erraza. Gizarteak bere bideak eraikiak ditu eta zirrikitu gutxi ditu gizakiak arnasa hartzeko. Arantxa Urretabizkaia saiatu da 3 Mariak eleberri honetan hau erakusten, eta esango nuke proposamena oso landuta egin duela. Bai, fikzioa erabili du, baina eleberriak badu mezu garrantzitsu bat.

Liburuan hiru protagonista nagusi ditugu; hirurak emakumezkoak, adinekoak, hirurak Mari izenekoak. Maria Alkain, Txuri; Gorri eta Handi. Hiru Mariak, bakoitzak bere izengoitiarekin, nonbait izena ere, taldeak jartzen du. Txuri dugu narratzailea eta historia hasten da bera alarguntzen denean, Joxe Agirre senarraren gorpua erretzen ari direnean. Gorri jende artean ikusten du urte askoren bueltan bere berririk izan gabe. Eta hemen hasten da txikitan egindako promesa baten abentura: hirurak elkarrekin biziko gara; bakarrik Handi falta da. Zahartzarok eskaintzen die jolas harren bidea. Txuri, Gorriren etxera joango da bizitzera, bizi berri bat egitera, iragana atzean utzita, orainetik etorkizuna bizitzera. Adinak baditu bere abantailak, bizi izandakoa, eta egilearen kasuan, hau, eleberri honetan oso ongi irudikatzen da. Gorriren hitzak gogoratuz “gazteen aurpegia orri zuri bat dela, interesik gabeko hutsunea, zimurrak direla aurpegia betetzen dutenak”. Arantxak ofizioaren baliabideaz jantzita, kondaira narratiba fin batez eramaten du, Handi, hirugarren Maria aurkitu arte. Eleberriak ere baditu beste pertsonaiak, ongi erabiliak traman, kondairari osotasun bat ematearren. Liburuaren amaiera honen adibidea da, egileak usten baitu hurrengo orria idatzi gabe, etorkizuna, bizitza berriaren isla.

Azken kritikak

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen

Peru Iparragirre

Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui

Aritz Galarraga

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Javier Rojo

Zauri Bolodia
Oier Guillan

Aiora Sampedro

Azala erre
Danele Sarriugarte

Joannes Jauregi

Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana

Iratxe Esparza

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak