kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Errotik / Gotzon Barandiaran / Susa, 2010

Minbizia ontziolan Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-02-11

Gotzon Barandiaran euskal letretan poeta bezala ezagutzen dugu, orain arte bere produkzio literarioa bi poema liburu baitziren, Arrakalak eta Katamalo. Oraingo honetan bere lehen eleberria aurkeztu digu, Errotik, eta bertan kontatzen digun historia, joan den mendeko 80ko hamarkadan kokatzen da, eta Euskal Herrian eman zen industriaren krisi sakonak bere protagonismo guztia du.

Liburua hiru ataletan banatuta dago, eta liburuaren estruktura honek, ematen dio liburuari nolabaiteko ezintasun bat. Historia, lehen atalean, Bilboko Euskalduna ontziolako birmoldaketan kokatzen da, eta bertako langile batek, Luis Urrestik, lehen pertsonan kontatzen digu Euskalduna ontziolako gorabeherak, ia-ia, kronika bat balitz bezala. Langileriaren borroka horretan beste pertsonai bat agertzen zaigu, Jazinto Ibarruri, Fanon, goitizenez ezaguna. Luis, protagonistak, bere bizitzaren borroka horretan, beste borroka batekin bizitzari aurre egin behar dio, minbiziari, eta hemen kokatzen dugu arestian aipatu dugun eleberriaren formaltasunaren ezintasuna. Lehenengo atala era bortitz batean amaitzen da eta bigarren atala hasten da bat-batean, Luis Urresti baitago bere minbiziaren borrokaldian, ospitalean, bere alaba Lorearekin, eleberriaren beste protagonista nagusi bat. Luis eta Loreak, eleberrian borroka ordezkatzen dute; heriotzaren atarian dago aita, eta alabak une horretan aitarekin du harreman estu bat. Dialektika honek, hirugarren atalera eramaten gaitu, eta Lorea da protagonista, berak eramaten baitu tramaren haria. Kondairak agertzen digu, Lorearen eskutik, borroka horren ezintasuna, etorkizuna nola geratzen den. Eta agian, idazlea bera, borroka horretan joan da, borrokak pasioa baitu.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak