kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Lotsati, ilunpetik argira / Lotsati - Gurutz Sarasola / Alberdania, 2010

Ezezagunari aitorpena Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-02-04

Ez da erraza ibiltzea, urratsak ematea, gurdiak marraztutako marretatik at. Are gehiago, zure bizitzaren amaieraren gidoia idazten baduzu. Abert Camusek bere Sisyforen mitoa liburuan hauxe zioen: “Filosofi problema benetan serios bakarra dago: suizidioa, hain zuzen”. Gurutz Sarasola Martinez Lotsati poetak, bere bizitzan hautu hori egin zuen, eta agian bere garaiko gizarteak ez zion hori onartu ez eta errespetatu. Alvaro Rabellik Ilunpetik argitara saiakeran Itsasondoko Lotsati poetaren olerkigintza (1935-1936) aztertu du; guztira hogeita bost poema dira, eta bere bizitzaren inguruko nondik norakoak agerian geratzen dira, tartean, arestian aipatu dugun gertaera. Bere buruaz bestearen pasadizoa bere gazte aroan suertatu zen, hogeita bat urte bete gabe zituelarik, eta bere poesia bere bizitzako azken hilabetetakoa da. Ez dugu esango poeta malapartatua izan denik, baina bai ezezaguna. Bere poesia kokatzerakoan, hasteko, esango genuke, bidenabar, Lizardi eta Lauaxetaren arrastoetatik datorrela. Bere poesian edozein poetek jorratu duten gaiak agertzen dira, hala nola, maitasuna, existentzialismoaren aztarnak , aberria —eta hemen antzeman daiteke aranismoaren eragina—, “Zeru goi ortatik / Jetxi Sabiñ lurrera, / Zure bearra degu ta / Jetxi Sabiñ lurrera, / Ez gaitezen jun… / Ez gaitezen jun leizera”. Ez dugu esango punta-puntako poesia idatzi zuenik, baina bai baduela Lotsatiren poesiak erakargarria egiten duen zerbait. Beharbada bere ezinegona, baita ere bere heterodoxia, gaiak jorratzerako orduan. Adibidez, antzeman daiteke bere desamodioa maitasunaren gaia lantzerakoan, “Ezin bazaitut maitatu benetan / Maitatuko zaitut ametsetan, / Begiak itxi eta / Egongo naiz zurekin izketan. / Egongo baziñake bezela / Nerekin zeruetan”. Liburuak euskal literaturari ekarpen bat egiten dio.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak