kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Puskak biziz / Juanjo Olasagarre / Susa, 2000

Bizi puskak eta puskak biziz Tere Irastortza / Argia, 2002-05-12

Obaba ezagutzen ez zuen Sakanako gazte batek, gaupasa luzeak egin zituen “Spoon Rivereko antologia” irakurtzen, agian. Edo demagun Edgar Lee Mastersen poemak ez dituela sekula irakurri, eta hegazti errariek xuxurlatu dizkiotela —hegotik iparrerantz doazela— pasadizo guztiok, bizitzak paperetan lerratzera joan denean. Kontua da Juanjo Olasagarrek puskak biziz atondu dituela bizi puskak.

Paris, Lisboa, Bilbo, Manhattan, edota Obaba, Macondo, Zeru-bide eta Spoon River berak baino prosaikoagoa da Sakana herrietako bizimodua, edozein euskal herritakoa bezalaxe, poeta batzuk balkoira irteteko joera mantendu arren. Hemen ere, menditik baino autobidetik gertuago, zerura begira jarri orduko, hegazti errarien lorratza asmatu beharrean, arrano eta zapelatzen inguru-dantzek ziztu bizian doazen kamioien abiaduraren amildegira pikatzen gaituzte.

Sakanako biztanle haiek ez dira, haatik, “Uda batez Madrilen” bezala, bakarka bizi diren hiru gizon edo emakume. Zigarreta eskuan, balkoitik begira edo platanondo baten azpian eserita, jendea bizitzen eta pasatzen begira daukan poetak asmatu du bete-betean —nire aburuz— puskekin bizitzearen eta puskatuta bizitzearen artean zerrendatxo bat hilbanatzea.

Horretarako, ziurrenera, abiadura moteldu egin behar da, bizkorrago biziz ez baitakit ez ote garen bizkorrago hiltzen. Horretarako, ziurrenera, norbere buruari konpainia egin behar zaio eta besteekin batera bizi behar da. Alegia, ezin da norbere burua bere gisara utzi, zeren eta, irizten diot, indibidualismoaren farfaila azpian egoismoa gordez egiten dena ez dela gizartean bizitzeko modu bat baizik: besteekin barik, besteen artean bizi ahal izateko egiten den hautua; ez besteak gabe bizitzeko, ez beste gabe bizitzeko, baizik eta, ahal den guztian, besteen gainetik bizi ahal izateko egitasmoa, hain krudela, non egoistenek ere bere burua galdu egiten duten, inori eman gabe, gordean edukitzeko antsietate horrekin.

Litekena da, hala ere, Sakana aldeko eta beste horrelako herrietako asko eta askok sakonera handiegiren premiarik ez izatea; aski izatea bizi puskekin ikastea bizi gabeko hainbat eta hainbat une, urte eta pasarte estaltzen. Baina begira-begira jarrita, antzematen da abiadurak eta egoskorkeriak ikustezin bihurtzen duen hariz bakarrik josi ditzakeela norberak bere puskak, denboraz, artez, eskuz.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak