kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Hutseaniko hazkurria eta beste / Joxemiel Bidador / Pamiela, 2011

Izpirituaren bazka Igor Estankona / Argia, 2011-01-23

Joxemiel Bidador mingarriro gazte hil zenean, gogoan dut arrotz egin zitzaizkidala egunkarietako laudorioak: dantzari eta ikertzaile, isildu gura duten Nafarroako literaturaren antologo, historialari nekagaitz… Itzuli naiz une haietara, eta hilerriko haize hotza datorkit; gizonaren epeltasuna. Bidador amultsu hori, alabekin txoratua, Euskal Herria bezain nafarra, barreka-barreka zegoena beti, kausitu dut berriro liburu honetan. Euskal Idazleen Elkarteko idazkaria zeneko akta bat bezain perfektua bere elea, igartzen da maitasunez orraztu dutela Irigaraik eta konpainiak Pamielan antologia hau. Alargunaren adostasunarekin azken ukituak harturik, bertan gordeko da betiko Bidadorren bihotz handia.

Errespetuz eta emozioz irakurri dut liburua, ulertuz zenbait muga. Kontuan hartuz, esate baterako, azken parteko Andrea eta desgizonaren gauzatzea eta Garañoko gatazkaren bart bezperan egin besta isila iruinsemearen poesia osoa liburu bakarrean biltzeko gogoz ekarri dituztela. Izan ere, lehiaketetan saritutako bi lanok ez dira ezinbestekoak. Lehena neurtitz ilunekin idazteko ahalegina da, eite klasiko eta formalistetan barna duda-mudan egindako bidea. Bigarrena, berriz, gure sustrai, historia eta folklorearen esplorazio sentimentala da, balio arean mugatukoa.

Hutseaniko hazkurria beste kontu bat da, horratik. Bidadorrek kontatzen digu izatearen ibaiek beldurtzen dutela, pozarekin nahastean datozen urek. Esperantza eta nekeen orrialdeotan poesia barne-barnekoa dago, existentziari eta ni-ari buruzko poemekin hasten dena —Barneko harrarena edo Beste niarekin eleketan—, eta era berean barne-behaketa iruzurtiaren kritika bihurtzen dena aurrerago: “Nia ez da agertzen egungo (euskal) poesia (post)modernoan, / baizik ere niaren projekzio faltsua, / karikatura”.

Dilema pertsonalotatik abiaturik zabaldu egiten da liburua alegiazko zein benetako zelaietara. Denboraren iragaiteaz eta naturaren ispiluez mintzo zaigu. Noizbehinka, hizkuntzari buruzko gogoeta bat oparitzen digu, edo historiari buruzkoa. Plazerez jarraitu ditut bere ibilerak, bere ezbaiak eta segurantza-itxurak, eta hamazortzigarren orrialdera itzuli naiz behin eta berriro. Poema ikaragarri eder horretara, eta Baternaineko hilerriko agur-iluntzera, behin eta berriro. Poema horrek, berak bakarrik, justifikatuko luke liburu bat, bizitza oso bat idazten.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak