kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Utopiaren itzalak / Asel Luzarraga / Txalaparta, 2010

Itzalen artean mugitu Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-01-14

Garai hauetan non gizartean gero eta errotuagoak dauden kapitalismoaren oinarriak, sozial demokraziaren aurpegi ona, aurkitzea eleberri bat non hori guztia kolokan jartzen den, ez da ariketa makala. Asel Luzarragaren proposamena bere azken eleberrian, Utopiaren itzalak, hori da: hausnartu fikzioaren bitartez gure gizarteko miseriak, eta ez-utopia bat prestatu digu. Eta eleberrian hau guztia gorpuzten da hainbat pertsonaietan; alde batetik, pertsonai nagusian, iraganean “Kami” junkia zena, eta oraineko Josu, zainak urtebete zulatu gabe igaro ondoren, odola garbi daukana. Protagonistaren gizarteratzea, bere amaren suizidioaren ondoren, Artur osaba negozio gizonaren etxean suertatuko da, honek ematen baitio aukera pentsatzeko, bere ustezko aberats irudiaren atzean, badagoela eraikitzea hainbat ideal eta utopia, argia aurkitzeko itzalen artean mugitu behar dela. Utopia horren nondik norakoak, marxismoaren eta anarkismoaren hainbat egileen ideien bitartez azaltzen dira, nolabait kapitalismoaren zuloak agerian utziz. Hemen esan beharra dago, Asel Luzarragaren nortasun ideologikoaren ariketa zintzoa iruditu zaigula, ondo txertatu baititu historian junki baten gorabeherak batere behartu gabe, kondaira bera sinesgarria eginez. Narrazioaren nondik norakoak idazkeraren tonu ezberdinez eginak daude, protagonisten psikologiak hala eskatuta; honetan ere Asel Luzarragak asmatzen du. Norberaren bizitzan, aldaketak egin behar baldin baditugu, ausaz egin behar dira, norberaren barne-barnean dagoenari begirada bat emanez. Kasu honetan, eleberriko Josuk, hori egiten du, erakutsiz gizakiak badituela bere baitan, alderdi oso ezkutuak, inguruko hurbilena ere, sekula pentsatzera iritsiko ez delarik. Eleberriak badu intentsitatea, irakurlearen arreta eskatu egiten baitu.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak