« Oroz gain, istorioak kontatu | Ez dok/n hiru »
Autopsiarako frogak / Koldo Izagirre / Susa, 2010
Euskararen naufragoak Mikel Asurmendi / Irunero, 2011-01
“Euskararen erailketa programatua dago, kanpotik bezala barrenetik” gaztigatu digu Koldo Izagirrek. Gure hizkuntzaren larrialdietarako gunean mediku mantala jantzita kausitu dut idazlea.
Behin irakurrita, ezin izan nuen Autopsiarako frogak liburuaren hitz oldeari tokirik eman nire kolkoan: “To, nork esan du euskarak historia ez duenik?”. “Nork esan dezake euskarak espresatzeko balio ez duenik?”. “Halako altxorrik euskaraz baino ezin da bildu poltsiko batean” pentsatu nuen —liburuaren edizioa poltsikokoa izaki—.
Autopsiarako frogak hain erreala iruditu zitzaidan, ezen eta asmatutako bakarra —fikzio bakarra— azaleko irudia zela pentsatu bainuen. Kepa Gonzalez (*) ez dela existitzen pentsatzera iritsi nintzen. Azaleko argazkiaren egilea, alegia.
Egizu kontu: liburua ohean irakurri nuen lehen aldikoz. Eguneko nekearen gainean nekez irakurri ere. Gauak iragan ziren. Herioak gorputza nola hala barnebildu ninduen loak, firurikan. Gorpuaren egoera kirofanoan ikusteak gogor kolpatu ninduen. Medikuak mantal zuriaz ziharduen, artseniko aztarnak zehatz-mehatz seinalatzen zizkien ingurukoei, baina hauek, erizainek eta laguntzaileek, gutiz gehienek, elebitasun ofizialaren tresnak zerabiltzaten. Berbarako, “gaza” zioen medikuak eta “gasa” ipintzen zioten sail ofizialekoek. Ahuldade uneak bizi izan nituen. Hozkirria nabaritu nuen bizkarrezurrean. Herioa sumatu nuen ingurumarian. Une batez, ahalmenik gabe, heriotza modu naturala izatearen aurka esnatu nintzen, ernaldiotan, medikuarekin bat egin nahian, ezinean jardun nuen baina. Batzuetan, gainera, nire buruari egotzi nion gorpuaren errua.
Gainerakoan… Gainerakoan, bigarrenez ekin nion/diot liburuari. Hainbat ohar/zauri eta hamaika hari apartatu nituen/ditut. Hemen ari naiz, ezin zauri guztien harian gorputza harilkatu. Harildu ditzaidan bederen horietako batzuk gorpu ez dadin bilaka, bizirik iraun dezan:
—Euskaldunok inozoak gara. Inozoak garenez jabetzeko, euskaraz bizi behar baita.
—Euskaldunok edukiz kaikuak —edukiontziak— gara, ez geurezko nortasun eduki-dunak.
—Euskaldunoi —aurrekoaren ondorioz— ez dagokigu identitate unibertsala.
—Euskaldunok emandako hitza sakratua izan zen, euskaldun fededun izatera determinatu gintuzten bitartean.
—Euskaldunok euskararen alde (auto)determinatzen ez garen bitartean, hizkuntzaren integrista —“talibanak”— izatera kondenatuak gara.
(*) Vigoko baforea arribadan. Ondarroa, 2002. Ez da fikzioa, euskaldunok euskararen naufragoak gara.
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Barbaro iraun
Louisa Yousfi
Amaia Alvarez Uria
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Aiora Sampedro
Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson
Irati Majuelo
Itzulerak
Miren Agur Meabe
Aiora Sampedro
...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo
Jon Jimenez
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Asier Urkiza
Hitzak palmondo
Silvia Federici
Nagore Fernandez
Altxa, hildakoak
Fred Vargas
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels
Aritz Galarraga
Maitasun kapitala
Karmele Jaio
Mikel Asurmendi
Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro
Paloma Rodriguez-Miñambres
Jausiz
Alain Mendizabal Diaz
Maddi Galdos Areta
Hiriak eta urteak
Xabier Montoia
Irati Majuelo