kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Gasolindegian / Yurre Ugarte / Alberdania, 2010

Fantasia errealitate jasanezinaren ehule Mikel Asurmendi / Irunero, 2010-12

Literatura bizitzaren metafora da. Kontua da, egileak bizitzarekikoak —egileak kontatzen dizkigun istorioaren osagaiak eta pertsonaiak— nola moldatzen edo ekartzen dituen literaturara. Yurre Ugartek Gasolindegian liburuan honela ekarri du nire ikuspegi apaletik —handi-handika erranik betiere—:

Behobia-Ventas autobusean doa protagonista. Lanera doa. Gasolindegira. Arantoki baserria agertzen da, besteak beste. Liburuari Gasolindegian deitu dio, ez “Gasolindegia”. Erran nahi baitut, espazio batetik begira eraikitako errealitatea da liburukoa.

Bidasoan gaude, baina gasolindegia Parisko Nôtre-Damen kokatua dela diosku narratzaileak. Pertsonaia bat agertzen da koadroan: konkorduna. Pintzelada bat da. Pintzelada funtsezkoa baina. Koadroa fantastikoa da dudarik gabe. Gertatzen dena erreala da haatik.

Liburua Bidasoan hasi eta Bidasoan amaitzen den emaria dela esan dut. Zazpi errekastok osatutako ibaia. Hori nire koadro/iruzkin honen metafora txikia da. Liburuaren metaforaren arabera, bigarren atalean edo errekastoan protagonista agertzen da, istorioaren kontalaria. Koadroak maite dituen pertsona dugu, pertsona fantastikoa edo margolaria. Rut Purrut goitizena du.

Koadroaren hurrengo ekarrietan, errekastoetan, espazioak eraiki eta pertsonaiak nahasten ditu kontalariak. Protagonista edo kontalaria Arte Ederretan lizentziatua da eta Gasolidengian lan egiten du. Bere familia eta Villa Calyso sartu ditu koadroan jada, baita Claudiu errumaniarra ere. Claudiu eta kontalaria dira istorioaren hari nagusiak, biak al biak dira zazpi errekastok osatzen duten paisaiaren ehuleak.

Ez dakit irakurle lagun hori jabetu ote zaren iruzkin honen bitartez marrazten saiatzen ari naizenaz. Erran dezadan, labur-laburrean Gasolindegian liburua oroz gainetik istorio fantastikoa dela, istorioa bizitza oso erreal-errealean funtsatua.

Gasolindegian margo gisa ikusirik, surrealista da. Hau da, protagonisten bizipenek, errealak izanagatik, errealitatea gainditzen dute. Kontatutako gure mundua irudikatu dezakegu, baina aldi berean errealitatearen oso gainetik dabiltza.

Bref: istorioaren edo koadroaren osagaiak Bidasoan aurkitu ditzakezu. Protagonistak edo kontalariak errealitatea jasateko baina (gure munduaren espazio erreala bada, gasolindegia dugu horietako bat), espazioak nahasten eta pertsonaiak fantastikoak —konkorduna, kasu!— bihurtzen ditu bizitza eramangarriagoa izan ahal izateko.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak