kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Baina bihotzak dio / Xabier Montoia / Elkar, 2002

Baina bihotzak dio Ben Putzsson / Putz, 2002-04

Xabier Montoiaren liburu berria erosi genuenean (eta oso noizean behin erosten ditugu hemen liburuak, ez baikara aldizkariak saltzen oraindikan aberastu… Bide batez, jakin bezate idazleak-eta euskal argitaletxe guay-ek ez digutela nobedadeen alerik ere bialtzen. Itxura denez, Putz-ek gure literaturari egin diezaiokeen mesedea, edo onura, edo ekarpena, edo iruzkinak, edo publizitate txiki eta xumea… ba, itxura denez, diot, ez da Putz-en hurrengora ere iristen. Bego ba hemen esana: argitaletxeek —Zapozain eta Araberakoek salbu— ez digute euren liburu berrien alerik ere bialtzen, nahiz eta guk eurei —orain artean behintzat— gure aldizkaria sarritan edo beti igortzen diegun, muxutruk, noski. Hori bai, gero kexu agertuko dira argitaletxekardo batzuk, komunikabide espainolistetan euskal literaturari egiten zaion lekua irrigarria delako, ninguneatu egiten gaituztelako etab. etab. etb. Etb. Eitb…).

Montoiaren azkena erosi bagenuen, lehendik ere Montoiazaleak ginelako izan zen, batez ere ipuingintzan gazteiztarrak urratu duen bideari jarraituaz joan garelako. “Emakume biboteduna”: hura liburutzarra!. “Gasteizko hondartzak”: gure uste ez-apal ez-epelean, maisu-lana!, eta orain “Baina bihotzak dio” irakurrita, ba gure bihotzak dio basaki ederra iruditu zaiola, ipuinak, lehenengotik hasi eta azkenera arte, borobil-borobilak direla, eta K2ko espedizioarenarekin ipuinean gora egin eta gailurra jo duela idazleak. Zirujau trebe baten antzera, arima hamahiru zatitan disekzionatuta agertu digu Montoiak; hamahiru alditan bihotz deserrotuak dira mintzatzen zaizkigunak, eta mintzo horiek entzunaz gure bihotzak ere ikara egin du. Horrexegatik gustatu zaizkigu horrenbeste ipuinok.

Esku-hatzetara itsatsita geratu zitzaizkigun liburuaren azal-kontrazalak irakurtzen hasiaz bat, eta hamahiru ipuinak leitu arte ez genuen atsedenik izan, drogarekin bezala, “Atsedenik ez drogarik gabe”. Horixe bera: liburu honek kolokatu egiten duela, bai, ipuin bat irakurrita beste bat eskatzen dizula gorputzak, nahiz eta liburua bukatzera doala sumatzean, irakurketa-abiada pausaaaaatu eta poliki-poliki egin aurrera, ezpainetako azken ezti tantak ondo miaztu eta aho-sabaian soseguz dastatzeko. Pena handiz bialdu dugu apalera Montoiaren liburu hau, baina hurrengoaren zain gelditzen gara, eta bihotzak diosku hurregoan ere Montoiak ez digula hutsik egingo.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak