kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Laugarrenak lau / Gabriel Korta / Egilea editore, 2010

Poeta baten testigantza Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2010-12-03

Gabriel Korta poeta errenteriarrak bere testigantza eskaintzen digu. Eta testigantza aurkezten zaigu, gizakiak duen dohain bat bezala. Bera aspaldi hasi zen bere testigantza lantzen eta hau poesiaren eskutik datorkigu. Oraingo honetan bere ibilbide poetikoaren laukiaren azken aldea eraiki du. Laugarrenak lau (2010, auto-edizioa), laugarren poesia liburua du, eta bertan azaltzen zaizkigu bere aurreko lanaren hiru ertzaz gain, Isiletik (1980, Ustela), Okaranak (1986, Susa), Harri hautsiak (2002, egilea editore), Testigantza, bere ekarpen berria.

Kortaren poesiaz zerbait esatekotan, definitzerakoan, hitz gutxiekin labur daiteke: berak hitz neurtuak erabiltzen ditu, kontzeptuak gustuko ditu, gauzen zerizanera jotzen du, “Bertsolaria ez izanik / hitza elurturik / eskaintzen dizuet, / poema behintzat / bertso zorroetan, / gorbatarik gabeko / poema lepo motzak”. Ez gara harrituko Kortak erakusten duen hil ala biziko kolpe hauegatik, Kortak bere bizipen existentzialak baduelako bere deserria, eroetxea. “Ghettoa ezik / Dena da atzerri / Psikiatriak diagnostikoa egiten du / Eta gizarteak / Estigma jarri / Hautatu gabeko bakardadea / Gure artean bederen / Harremanak kalitatea izan dezala / Estigma desertu bat da”. Poema honetan ongi ikusten da Gabriel Kortak darabilen imaginarioa: estigma, bakardadea, harremanak…, azken finean, gizartearen zurrunbiloa.

Poetak badu bere baitan poesiatik atera nahi duen korapiloa, “Poesia / Paper zuri bat da”. Eta ene ustez ongi profitatu du Kortak bere azken lan hau, paper zurian, idazteko, bere kontzientziatik eta sentimenduetatik atera diren poema sendoak, landuak, bere ibilbide poetikoa ongi borobilduaz. Liburuak ditu, poesi artean, Koldo Cadiernoren marrazkiak.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak