« Ofizioaren ajeak hizpide | Zer egin dezakegu minarekin? »
Fikzioaren izterrak / Ur Apalategi / Susa, 2010
Desioa eta ezina Javier Rojo / El Correo, 2010-11-20
Ur Apalategi ez da literatur sorkuntzan gehiegi azaltzen diren idazleetakoa. Bere lana lotuago dago literatur analisiarekin literatur sorkuntzarekin baino, eta analisiaren alorrean eskaini dituenak miretsi baino ezin dira egin. Literatur ikerketan hain gora helduta, sorkuntzan eskaintzen dituen lanak bigarren mailakotzat-edo hartzeko tentazioa izan lezake irakurleak, ikertzailearen dibertimendu bat izango bailiran. Baina dibertimendua izan edo ez, nire ustez leku garrantzitsua (gero eta garrantzitsuagoa gainera) lortzen ari da bere literatura gure artean.
Gaurko liburua narrazio liburua da eta Fikzioaren izterrak izenburuarekin plazaratu zaigu. Zazpi narrazio agertzen dira bertan eta gaiaren aldetik nahiko batasun handiko liburua dela esan behar da. Izan ere, narrazioek antzeko gaiak dituzte ardatz. Begi-bistakoenarekin hasita, narrazioek euskal munduarekin, hau da euskararen munduarekin, eta batez ere euskal literaturaren munduarekin zerikusia duten gorabeherak aurkezten dituzte. Gai endogamikoa, nolabait esateko, baina ez zaigu batere harrigarria gertatu behar, euskal irakurle gehienok irakaskuntzarekin edo aldez edo moldez euskal liburuaren munduarekin erlazionatutako pertsonak direla kontuan hartzen badugu. Testuinguru honetan Apalategik idazleez eta idazleen gorabeherez hitz egiten digu, eta errealitatearen eta fikzioaren arteko mugan jartzen ditu narrazioak. Bere pertsonaia gehienak desioen eta ezintasunen arteko tentsioan kokatuta agertzen zaizkigu. Beren desirek errealitatearekin topo egiten dutelarik, ezintasuna sortzen zaie eta irtenbide moduan errealitatea, itxuraz bada ere, aldatzea deliberatzen dute, errealitate paralelo horretan beren desioak bete daitezen.
Kontua da, desioak beteta ikusten direnean, desioek ez diruditela hain desiragarriak. Badakigu esaera: kontuz zer desiratzen duzun, egia bihur daiteke-eta. Idazleen gorabehera hauek bikote harremanekin lotuta agertzen zaizkigu Apalategiren narrazioetan, eta hauxe izango litzateke narrazioak lotzen dituen bigarren haria. Fikzioak eta errealitateak ispilu joko batean bezala elkar islatzen dute eta irakurlea haien izaera ez dela batere trinkoa konturatuko da.
Ironikoa, batzuetan sarkastikoa, autokritikoa, eta beti dibertigarria, halaxe definitu daiteke Apalategiren liburu hau, azken urte hauetan gure artean aurki daitekeen idazlanik interesgarrienetakoa.
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Barbaro iraun
Louisa Yousfi
Amaia Alvarez Uria
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Aiora Sampedro
Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson
Irati Majuelo
Itzulerak
Miren Agur Meabe
Aiora Sampedro
...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo
Jon Jimenez
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Asier Urkiza
Hitzak palmondo
Silvia Federici
Nagore Fernandez
Altxa, hildakoak
Fred Vargas
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels
Aritz Galarraga
Maitasun kapitala
Karmele Jaio
Mikel Asurmendi
Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro
Paloma Rodriguez-Miñambres
Jausiz
Alain Mendizabal Diaz
Maddi Galdos Areta
Hiriak eta urteak
Xabier Montoia
Irati Majuelo