kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Anphora baita / Pello Otxoteko / Alberdania, 2010

Metaforak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2010-10-01

Garai batean anforak ardoa edo olioa batetik bestera eramateko ontziak ziren. Greziarrak oso famatuak ziren; eta Mediterraneoan barrena zabaldu dira, itsaspetik. Oraindik ere aurki daitezke, bila saiatuz gero. Anforaren irudia, alegia hauskorra izatea eta puskaka baino ez agertzea, hartzen du Pello Otxotekok adierazi nahi duena adierazteko: ?”Denborak antzekotasun ororen bidea lerratzen du, eternitateak aldiz, bidea ezabatzen. Denborak Anphoraren barnean arnasten du. Bakan batzuetan, Anphoraren baitan entzun daiteke denbora horren iragaitea, izan ere, eternitatearen arnasa antzemanezina gertatzen baitzaigu Anphoratik kanpo?”.

Gogoeta metafisikoa, horrela adierazia bederen, ez dator liburuan. Poesia liburua baita, poesia puskaka egina, egilea anfora baten zatiak bildu eta osatzen saiatu balitz bezala. Baina denbora du jomuga, denbora kezkagai, eternitatearen baranoan badena eta ez dena bereizten baitira: Poesia metafisikoa da, edo metafisikaren poesia, nahiago baduzue.

Anfora irudimenezkoak, izan ere, hitzak baitakartza, beren osotasunean eta beren betekotasunean. Baina hautsiz gero, hitzaren esanahia ere hausten da, zarrastatzen da, apurtzen da, eta ezin jakin gero zer izango ote den hitz horretaz, zer ibilbide izango ote duen, zer bilakaera… Hitza dugu sostengu, eta hitzik gabe ez gara deus. Baina hitzari egia esatea eskatu beharko litzaioke, edo hitzaren jabeari, halakorik balego.

Egia, ordea, itsaspean gorderik dago, anfora zahar apurtu eta mila puska eginen barruan. Anforak ardoa eta olioa ekarri zituen bezala; poesiak ekar dezake egia eta edertasuna garraio. Ez dezagun ahantzi ?”metafora?” hitza garraiobide dela.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak