kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Jauzika / Bixente Serrano Izko / Pamiela, 2010

Dogmaren aurka Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2010-09-24

Kontu asko dakartza Serrano Izkok liburu honetan. Testu laburrak aukeratu ditu oraingoan. Laburtasuna sakontasunaren lagun izan ohi da; baina sakontasuna ez da beti laburra izan ohi. Aforismoak, ordea, laburtasuna eta sakontasuna batera biltzen ditu. Dena dela, kontraesana dirudi aforismoak hain aforo txikia izatea; baina halaxe dira kontuak.

Aforismo politikoak dira gehienak, jauzika bezala azaltzen zaizkigunak, gai batetik bestera, pentsamendu batetik bestera. Tradizio ezagun bateko jarraitzaile da beraz. Nietzcherentzat filosofia mailuka aritzea zen; bortizki jo beharra zegoen burmuinetan, esna zitezen eta atera zezaten argi pixka bat. Argia beharrezkoa baitzaigu, hainbesteko iluntasunean.

Serrano Izkoren aforismo hauek kritikoak dira. Badu sail bat akritizismoaren aurkari. Kritikoen kritika egiten du, gure ?”gerratxo?”aren inguruan. ?”Berunezko garunek zer zorroztasuna ote, balena ez bada??”. Hitz jokoa, zorroztasuna eta sakontasuna biltzen dira esaldi horretan. Ez da klase horretako bakarra. “Arima, bai, badute armek. Bihotza da ez dutena?”.

Jauzika, ordea, bestelako gaiak ere badatoz: justiziaren furiak, pentsalarien desertzioa, txitxarren hegoak, besteak beste. “Mendekuzko justizia, denok menderatzeko gutizia?”. ?”Jakinduria handiarekin jokatu zuten ezagutzaren aurka?”.

Munduan ba-

Munduaren barrena kritika eta kritikoak desagertuz doazela esaten digu, eta begi bistakoa da. Baina esate hori jostalaria da, erabat ludikoa. Dogmak ere nagusitzen ari zaizkigun honetan, pozgarria da dogmen aurkako pentsamendu saltokaria azaltzea. Mugitzeak, jauzika bada ere, libre izateko bidea irekitzen du.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak