kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Traizioak / Iban Zaldua / Erein, 2001

Litekeenaz Javier Rojo / El Correo, 2002-04-24

Narrazio liburua da “Traizioak”. Iban Zalduaren eskutik datorkigun idazlana. Narrazio gehienak istorio laburrak dira eta errealitatearen beste aldean dagoen alderdi izkutua erakutsi nahi dute. Honetarako era desberdinak erabiltzen ditu idazleak. Istorio askotan, adibidez, gertatu zena eta gerta zitekeena aurrez aurre jartzen dira, errealitatearen bestelako posibilitateak erakutsiz. Bestetan denboran jauziak egiten dira, eta denboran zehar egiten diren joan-etorri hauetan paradoxak aurkezteko tresna egokiak aurkitu ditu egileak.

Noizean behin, errealitaren alderdi desberdinak lotzen dituzten hari ikustezinak erakusten direlarik, ohikotasunean izkutatzen den alderdi siniestroa nabarmentzen da. Errealitatearon ilusioa azpimarratzeko, edota atentzioa emateko soilik, Iban Zalduak bere istorioetan oso ezagunak diren izen bereziak eta gertaerak erabiltzeko joera handia du. Alde honetatik, politika mundutik hartutako izenek istorioen markoa eskaintzen dute oso maiz. Bere istorioak, ez dira honelako errealitateaz aritzen. Azken finean erakutsi nahi dute ez dagoela benetako desberdintasunik, muga argirik, errealitatearen eta errealitate honi kontrajar lekiokeon fikzioaren artean. Biak ala biak maila berean daude.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak