kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Hor hago Kevin? / Kevin Heredia / Meettok, 2010

Mise en abyme Javier Rojo / El Correo, 2010-09-25

Liburu honetan zer agertzen den laburtzen saiatuko naiz: Kevin Heredia delako idazle batek Hor hago Kevin? izenburuko nobela bat idatzi du, non kontatzen den nola Kevin Heredia delako idazle batek Hor hago Kevin? izenburuko nobela bat idatzi duen, non kontatzen den… eta abar, eta abar, eta abar. Heraldikan honelako gauzak armarri batean agertzen zirenean, mise en abyme esaten zitzaion, eta euskal liburugintzan badugu adibide klasiko bat, Xabiertxo liburuaren azala, hain zuzen, non haur bat agertzen den liburu bat irakurtzen, Xabiertxo liburu bera. Literaturan kontzeptu hori erabiltzea André Gide-ri zor diogu.

Pedantekeria hau guztia ekarri dut hona azaltzeko itxuraz guztiz modernoak diren gauzek bide luzea egin dutela guregana heldu baino lehen. Kevin Heredia delako idazleari esker heldu zaigun nobela hau, azken finean, txantxa bat da, txiste luze bat, idazleek jasaten dituzten gorabeherez eta batez ere euskal literaturaren mundutxoaz barre egiteko asmoz burutua. Hor ikusiko dugu nola idazlea bat-batean idazteko grinak jota hasiko den nobela bat idazten bere emaztegaiarekin oporretan dagoen bitartean. Idazleak itsututa emaztegaia guztiz ahaztuko du eta bere liburuan buru-belarri murgilduko da. Idatzitako guztia, dena dela, galduko du (ordenadorea lapurtuko diote) eta horren bila abiatuko da Ingalaterran.

Liburuaren irakurketa oso arina da, batzuetan dibertigarria, besteetan pixka bat astuna, gauzak gehiegi errepikatzen baitira. Edonola ere, kapituluren bat oso interesgarria iruditu zait eta beste testuinguru batean agertu balitz, kontuan hartzeko literatur lan baten aurrean gaudela ere esan zitekeen. Testuingurua da kontua. Autofikzioaren topikoekin jokatzen da eta euskal literaturaren mundutxoan ezagunak diren izenak ere agertzen dira nobelan. Baina nago gremioko jendeak irakurtzeko liburu baten aurrean gaudela, gremiokoek bakarrik ulertuko baitituzte bertan agertzen diren hainbat erreferentzia.

Lehen esandakoa, txiste luze bat, eta gainera pribatua.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak