kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Kontrarioa / Lander Garro / Susa, 2010

Galtzaileen ilusioak Javier Rojo / El Correo, 2010-09-11

Raul Oliveirak idazle izan nahiko luke, baina langintza horretan trebatzeko itxurak egiten dituen bitartean, tabernan pasatzen ditu egunak, edaten eta Oskar adiskidearekin xakean jokatzen. Azal xamarrean honelaxe defini liteke Lander Garrok argitara eman duen Kontrarioa izenburuko nobela honetan aurkezten zaigun pertsonaia nagusia. Gaztea da eta amaren kontura bizi da, idazlea izateko ametsetan, errealitatetik ihesi balebil bezala. Edonola ere, probetxuzko zerbait eitea deliberatu du eta etxez etxe entziklopediak saltzen hasiko da. 90eko hamarkadako azken urteetan gaude, artean pezeta erabiltzen zenean, artean wikipediak bere nagusitasuna azaltzen ez zuenean. Entziklopediak saltzen dabilen bitartean, Oliveirak Gabriela izeneko emakume adinduna ezagutuko du. Ezpal hauetan oinarrituta, Lander Garrok nobela interesgarria idatzi digu, batzuetan ironikoa, besteetan barregarria, baina gehienetan sarkasmoa alde batera utzita, liburuak xamurra ere izaten badaki-eta.

Nobela honetan erakusten zaigu bizitza arrunta mixeria txikiz eta poz txikiagoz osaturik dagoela, bakoitzak bere tokia bilatzen duen bitartean. Ez da galtzaileen ohiko istorio bat, pertsonaia nagusi hau galtzailetzat har badaiteke ere, ez baita horrekin inolako epikarik eraikitzen: arruntegia da bere mixeria, horretan katarsi berezirik aurkitzeko. Eta pertsonaia nagusi honen inguruan beste batzuen saila aurkezten zaigu: Oskar, bizitza xake taula baten gainetik begiratzen duena; Gabriela, senar ezindua zaintzen denbora pasatzen duen emakume bitxia; Paula, Gabrielaren biloba, Oliveiraren bizitza nolabait iraultzen duena; Maite, Oliveiraren ama, alargundu ondoren berriro maitemintzea bilatzen duena…

Eta bien bitartean bizitzaz eta arteaz hitz egiten zaigu, eta artea dela-eta inportanteena arte-lana bera dela, ospea-eta hutsalkeriak baino ez direla. Tristura punttua uzten du istorio honek, galtzaileen pozaldiak mixeria txikien arteko atsedenaldi laburrak baino ez direla erakusten duelarik.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak