kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Mundua lo dagoen bitartean / Patxi Zubizarreta / Txalaparta, 2008

Literatura duinaren bilaketan Mikel Asurmendi / Irunero, 2010-08

Mundua milurteko berriarekin batera zeharo aldatu da. Udaldian, mundua —jendea— lo dagoen bitartean, egun-argitan dago. Mundua lo zegoen halako batean, oporraldia hasi berria nuela, Patxi Zubizarretaren Mundua lo dagoen bitartean topatu nuen apalategian. Bi liburu motaren bila nenbilen: obra klasiko bat eta liburu “arin” bat eskuratu nahi nituen. Bigarrena, literaturaren eremura heldu berria den gazteari eskaintzeko.

Liburu piloa aldaratu nituen apalategietan. Irakurriak batzuk, irakurriak eta iruzkinduak bestetzuk, eta labetik atera berriak hainbat. Batetik, Gustave Flaubert-en Madame Bovary apartatu nuen. Lerro hauek izkiriatzean akitzear dudana. Zubizarretaren Mundua lo dagoen bitartean liburuarekin batera apartatu nuen hori ere. Zubizarreta idazle kuttuna dut. Jeans-ak hozkailuan eta Barrikadak nobelen zaporea eta zirrara bihotzean eta gogoan daramatzat.

Egia erran, apalategiak nahasten hasi nintzenean, poesia liburu bat erdi irakurria nuen. Hura ere akitu dut. Zazpi narrazioz osatutako liburuaren erdian ere geratua nintzen aurrera egin ezinik, bada, hura ere akitu dut.

Mundua lo dagoen bitartean irakurtzen hasita, hara, “hauxe duk bilatzen huen liburua” esan nion nire buruari. Egiari zor, irakurtzen hasitakoan liburuak ez zizkidan zapore eta zirrara apartekoak eragin. Liburuko Karlos Fisher protagonista eta irrati- esatariaren hitzak irakurtzean, Beste gu irrati-saioaren Dani Arizala-ren ahotsarekin akordatu nintzen. Irrati-iratzargailua aktibatzen dudanean, saioaren sintoniarekin lokartu izaten naiz ia-ia gauero. Ez dut irrati-saioa gutxietsi nahi horregatik. Ezin dut gutxietsi, ez baitut behin ere saioa ganoraz entzun.

Egia erran, itxaropen handirik gabe jarraitu nuen Zubizarretaren liburuarekin. Egiari zor ere, aurreiritziek betetzen dute gure/nire burua. Bai eguneroko bizitzan eta lanetan, nahiz, kasurako, literaturaz jarduten dugunean.

Liburuaren hainbat pasarte arinak iruditu zitzaizkidan hasieran, beste batzuk bete-betekoak. Istorioa bukatzean Epilogoa zekarrela ohartu nintzen. Epilogoak bete ninduen. Areago, egilearen Gibel solasa ere bazeukan. Irakurketa hastean ez nintzen horretaz jabetu. Liburua akitzean, liburuaren egitasmoaz jabetu nintzen osotoro. Mundua lo dagoen bitartean amaitzean beteago eta osatuago nintzen. Liburua akitu bitartean mundua lo egon zen.

Bistan da, bistan denez, ez gara Madame Bovaryren garaian bizi. Patxi Zubizarreta jabetu da horretaz. Eta horregatik eta bestelakoengatik, bila eta bila ari da. Literatur gazte zuri, irakurle helduago bilakatuko zarenerako, garaian garaiko literatura duina zuri eskaintzeko, Mundua lo dagoen bitartean adina duin.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak