« Atzoko etorkizuna da Zelaieta | Dena da politika »
Vikingoen sorterrira / Xabier Mendiguren Elizegi / Elkar, 2010
Vikingoen sorterrira E.B. / Aizu!, 2010-07
Zazpi istorio labur bildu ditu Xabier Mendigurenek bere azken liburu honetan. Halakoetan ohi den bezala, irakurleari batzuk besteak baino gustagarriagoak egingo bazaizkio ere, bere osotasunean gustura irakur dezakezun liburua aurkituko duzu esku artean.
Bizitzako egoera desberdinetatik abiatuta eta adin, sexu eta izaera ezberdinetako pertsonaiak aukeratuta, gogoeta sakonetarako bide ematen du Mendiguren Elizegik eskaini digun azken liburu honetan. Errealitate hurbila abiapuntu, edozein euskal herritan gerta daitezkeen istorioak aukeratu eta etsipenaren eta itxaropenaren arteko hautua egitera bultzatzen duten istorioak kontatzen ditu, irakurlearen esku utzita, azken batean, hausnarketarako parada eta erabakiak hartzeko aukera. Hurbila eta ezaguna egiten zaio liburua Euskal Herriko eguneroko bizimodua ezagutzen duen edonori, eta edozein gizartetan gertatzen diren egoerak Euskal Herrian baino gerta ezin daitezkeenekin nahasturik agertzen zaizkigu. Denetan, baina, arestian esan bezala, zirrara bereziren bat sorraraziko diguten kontu edo pertsonaiak; denetan, pentsatzeko eta hausnartzeko bide emango diguten gertaerak eta egoerak.
Hori dena, gainera, hizkuntz egokitasun osoz: batzuetan arin eta jostari, besteetan gordin eta sakon, hizkuntza kontakizunaren harira egokituta, are gustagarriagoa egiten du oraindik liburuaren irakurketa. Gau-mahaian edukitzeko moduko liburua.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez