kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Gizakiaren minak / Karlos Linazasoro / Erein, 2010

Min ugari Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2010-07-16

Asko gara Karlos Linazasororen literatura estimatzen dugunok eta pozten gara liburu berri bat kalera ateratzen duenean. Bera kexaka ibiltzen da; gutxi irakurtzen dela dio, edo batere ez, gainera daiteke. Euskal literaturaren urrezko aroak joan ziren, sekula halakorik izan badugu bederen (zein soinu polita “badugu bederen”). Beduinoen kontuak dirudite; edo albaniarrenak. Ahozko literatura konplexu eta aberatsetik kultura digitalera igaro dira, gehiegi idatzi gabe. Ez dakit ez ote garen albaniartzen, supituki eta bat-batean. Egon dira, jakina, euskaldunok beste era batez albaniartzeko saio, imintzio eta intentzioak.

Gizakiaren minak kontzientziaren baitako kontraesan, zalantza eta aieneen katalogoa da. Denetik dago liburuan, minak ere ugariak baitira gizakiaren etxean, eta baita gizakiaren kanpoan ere. Batzuetan gehiago erreparatzen diogu kanpoari, barneari baino. Eta zenbait garaitan ez diogu erreparatzen ez kanpoari ez barneari, erabat joanak baikaude. Besteetan, ez; bolizko dorrean bizi baikara, Z.-E.-ri buruzko txostena ipuineko narratzailea bezala. Ipuin horrek, hain zuzen, azken Linazasoro dakar gogora: absurdoaren trataeragatik, eta ironiagatik, noski. Baina ironia ilunagoa da, besteetan baino, bere marrak difuminatu eta zabaldu balira bezala, inguruak zikinduz, ez gehiegi, ihintzak baratzako landareak bezala Robert Walserri omenaldia dirudi: hil diren idazle maiteen gorazarre.

Ipuinak garai ezberdinetan pentsatuak izan baziren ere, bilduma honetan guztiek doinu antzekoa dute. Euri finak bazterrak bezala bustitzen dituzte irakurlearen sentipenak, eta poesia barreiatzen: “Marraska lurperatu arren”. Aukera ematen digu Karlos Linazasorok geure baitan arakatu eta bihotzaren neurria zein den zehazteko.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak