kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Deception Island / Xabier Artola / Alberdania, 2010

Dezepzioa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2010-06-25

Haserrea baino askoz suntsigarriagoa da dezepzioa, diotenez. “Eta azkenerako ohartzen haiz, ezarian-ezarian, ez hagoela haserre, haserrea baino askoz suntsigarriagoa dela dezepzioa…”, irakur daiteke liburuan. Poza kentzen duen sentimendua omen da, beste norbaitengan edo bete nahi den desira batean jarritako itxaropenak behera erortzen direnean. Harridura, bateko, eta samina, besteko, dakartza ondorio gisa. Dezepzioa, iraunez gero, frustrazioaren bide da, baita depresioarena ere. Horra hor, ustez baino zabalagoa den dezepzioaren definizioa. “Zaila dun oso, gero, behialako konfiantza berreskuratzea, eta hondoa jotzen dun, amildu egiten haiz beste behin, barren-barrenetik husten baitu desengainuak”. Berriro ere egilea.

Deception Island izenez ezagun duguna, Hego Shetland artxipelagoko uharteetako bat da, Antartidatik gertu. Ez dago asko pentsatu beharra jakiteko zergatik ipini zioten halako izena. Seguru asko, hara joan zen lehendabiziko europarrak ez zuen aurkitu nahi edo espero zuena; espero eta nahi izatea, askotan, biak batera baitoaz. Nahiak, eskuarki, esperantzaren baitan aurkitzen du zentzua.

Zerbait hautsi ondoren nola osatzen den berriro kontatzen da liburuan, hustutakoa nola betetzen den. Asier Himalayan da, kinka larrian. Lortu du, ordea, Anerekin hitz egitea, erietxean, sakelako telefonoaren bidez. Une horretan iragana etorriko da, bera ohikoan etortzen den bezala. Ane gogoratzen hasiko da, eta zenbait pasarte etorriko zaizkio, bere bizitzan erabakigarriak izan direnak. Atzera bideak beste ikuspegia eskaintzen baitu, aurrera begira joandakoan nabari ez dena. Baina jakin beharra dago, aurrera egiteko. Dezepzioa ere joaten da eta bakardadea ezabatzen. Dena dela, eta idazteko moduari dagokionez, ipuinak berebiziko indarra du. Hitanoaren erabilerak eragiten du hori.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak