kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Aldaira urdinak / Edu Zelaieta / Alberdania, 2010

Egunerokoaren atzean Javier Rojo / El Correo, 2010-05-22

Edu Zelaieta Antak Aldaira urdinak izenburuko poema liburua argitaratu du. Idazleak liburuari jarritako hitzaurrean iradokitzen duenez, poema-liburua idazteko abiapuntua —akuilua, halaxe adierazi nahi bada—, poetak bere biografiatik ateratako gertakari xume eta arrunt bat da: idazlea beste etxe batera aldatu da eta aldatzearekin batera, bere gauzak eraman behar izan ditu hainbat kutxatan. Honela justifikatzen da liburu hau, nahiz eta liburuan agertzen diren poema askok harreman zuzenik izan ez abiapuntutzat har daitekeen gertakari horrekin. Izan ere, gertakari biografiko eta partikular hori, askoren bizitzan ohikoa izan daitekeena, transzenditzen du idazleak bizitzaren aurreko jarrera aurkezteko. Idazleak bizitzaz hausnartzen du, denboraren igarotzeaz eta honek dakartzan aldaketez, poesiaren lekuaz eta aita izateak dakarrenaz. Poemak, bestalde, errealista xamarrak dira eta batzuetan nahikoa narratiboak, ia-ia istorioak kontatzen dituzten aldetik. Munduko gauza arrunten ifrentzuan pausatzen du begirada eta ifrentzu horretan aurkitzen du poesia. Gauzak horrela, poesia ez da errealitatetik urrun dagoen gauza bat, baizik eta eguneroko errealitatea, eguneroko bizitza beste sakontasun batekin begiratzean sortzen den jarrera.

Neurri batean esan daiteke poema hauetan norberaren identitateaz ere aritzen dela, baina identitatea ez da alderdi bakar baten gainean eraikitzen. Identitate hori aniztuna da, eta batzuetan norberaren esku geratzen da, norberak bere identitatea eraikitzeko ahalmena baitu. Izan ere, poesia autobiografikoa egiten du Edu Zelaietak, eta, alde horretatik begiratuta, poema hauek idazlearen izana erakusten dute, bertan agertzen baita adierazita zer daraman berarekin bizitzan hainbat aldaketa egin arren, funtsean bera zer den.

Baina poetak, izaki bakana izateaz gain, edozein gizakiren kezken adierazlea izaten ere jakin du, bere esperientzia pertsonala irakurleen esku utzita, irakurleek poema horietan beren burua islatuta ikus dezaten.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak