kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Hamazazpikotan / Karlos Linazasoro / Elkar, 2010

Haikuak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2010-05-10

“Beti egia dioena gezurretan ari da”, irakur daiteke Karlos Linazasororen Esan gabe doaz izeneko liburuan. Duela gutxi kaleratu da aforismo sorta eder eta labur hori. Laburtasunak, jakina, izua eragiten digu, sumatzen dugulako labur denak ihes egin dezakeela eta desagertu nonbait. Horregatik heltzen diogu, edo saiatzen gara horretan, esku guztiez, inora joan ez dadin gure baimenik gabe. “Nahi dudana lortuko banu, ez nuke nahi dudana lortuko”. Izan ere, bada gure nahi eta desiretan, gure nahi eta desiretatik kanpo dena, atzematen zaila batzuetan, ezinezkoa gehienetan. Desira betez gero, ez baita desiraren indarrik geratzen, ezta haren arrastorik ere. “Ez garelako inoiz iritsiko, bagoaz.” Horixe da desiraren bultzada, ezinezko denerainoko joaldia.

Duela asko ez dela ere, Karlos Linazasorok Hamazapikotan izeneko liburua kaleratu du, haikuen liburua. Poesian aritua denak badaki, ondotxo jakin ere, haikua laburra dela erabat, eta baduela aforismoak bezala hitzaren beste alderako sarbide gorde eta iluna. Haikua, izan ere, agerian ez dena ulertzeko baliagarri da. Izan zuen, bere garaian, halako esanahi sakratu eta erlijiosoa, gaur egun galdu duena. Haikuak, era berean, agerian dagoena ezkutatzeko ere balio du, agerikoa eta ezkutukoa biak bat baitira, eta zentzua hartzen dute, gure baitan biltzean. Agerikoak ezkutukoa esaten du, eta ezkutukoak agerikoa ekartzen, biekin batera osa dezagun mundua, ahal dugun neurrian. Mundua ere ihesi doakigu, egia txikia bezala, eta gero eta esperantza gutxiago dugu bera atzemateko. Horregatik, gure desira hitz artean ezkutatzen dugu, beste hitz batek edo beste hitz batzuek azaleratuko ote duten.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak