« Gauaren sakonean | Berdea da udaberria »
Musika airean / Karmele Jaio / Elkar, 2009
Musika airean, berezko samurtasunez Mikel Asurmendi / Irunero, 2010-05
Aitor dezadan, Karmele Jaioren literaturak ez nau beti-beti ase, guztiz-guztiz bete. Laburzurrean, eta buruz ari naiz: Hamabost zauriko ipuinek bai. Amaren eskuak nobelak ez ninduen guztiz harrapatu. Zu bezain ahul ipuin sortak “indarge” utzi ninduen. Musika airean nobelan kulunkatzeko “tentuz” sartu nintzen.
Adi, norberaren gustu kontua da literatura. Zuk espero duzunaren edo zure aldarteak behar duenaren arabera, ezin uste —eta nahi— duzuna aurkitu. Karmele Jaioren Musika airean nobelaren aireak berehala harrapatu ninduen. Aldiz, berriz diot, agian ez nintzen “amaren eskuetan” trenpu onean murgildu.
Idazle honek badu berezko doinua: bere hitzen doinua emea da. Agian, baten bati matxista samarra irudituko zaio espresioa, baina sentitua adierazi baino ez dut egin. Emearen leuntasuna dario bere idatz moldeari.
Literatura hori baino gehiago ere bada, bistan da. Nobela honen kasuan istorio bat dago, eta istorio nagusian txirikordatzen diren zenbait istorio. Istorio nagusiaren protagonista Elena da, eta bere bitartez belaunaldi ezberdinen bizipenek harilkatzen eta trinkotzen dute Musika airean nobela.
Elena, adineko emakumea jada, protagonista nagusia izan arren, gainerako pertsonaien bizipenak xumeki eta leunki bilbatu ditu idazleak. Pertsonaien jatorri anitzen (h)arian pertsonaren nortasun ertzak marraztu eta gorpuztu ditu nobela egileak.
Egileak jakin izan du bakoitza toki batean kokatzen, eta euren bizitzen bilakaerak ondo uztartuz. Izan ere, pertsonok —nobelaren pertsonaiak legez— gero eta bakartiago bizi gara, nork bere musika entzuten du/dugu. Iraganean ainguraturik bizi gara eta bizitako gertaeren doinuetan balakatzen edo hondoratzen gara. Saminak bizi gaitu une gehienetan. Erruek edo damuek hartzen dute leku gehien gure baitan.
Agian, ez. Agian, iraganaren une latzak gure izatearen itxurakeriak dira. Gogortasuna gure izaera babesteko ezkutua da. Agian, giza harremanetan eta pertsonen arteko elkarbizitzan adiskidetasunak bakardadea gailendu dezakeela pentsatzeko motibo asko dago.
Literatura hamaika moldez espresatzen da. Emea eta leuna eleak erabili ditut testuan. Ez alferrik, nobelako pertsonaiak, baten bat salbu, emakumezkoak dira gutiz gehienak. Ez diezadan ordea, nobela femeninoa izendatu, gizonezkoek idazten dutenak maskulinoak izendatzen ez ditugun ber.
Alabaina, ezin uka Musika airean nobelak berezko samurtasuna helarazten duela. Airean.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera