« Eguerdiko kafetxoaren mingotsa | Amodioa eta denbora »
Leihoaren bestaldean / Ines Goikoetxea / Ediciones Beta, 2010
Mundura nahi Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2010-04-30
Hots eta zarata handirik gabe dabil poesia gure artean. Sartu-irtena egiten du sentitua izan gabe; ez hitzez txikia delako, oso urrutira joan nahi ez duelako baizik. Berdin gertatzen zaie zenbait txoriri, jaio ez direnez ibilaldi luze eta zabalak egiteko, ataritik atarira saltoka ibili ohi dira. Halakoxeak dira Ines Goikoetxearen hitzak: xumeak, txikiak, ederrak.
“Leihoaren bestaldean euria” irakur daiteke poema batean, hain zuzen liburuari izena ematen dion berean: “Euri perlak kristalaren ezpainetan”. Kanpoko mundua hor dago, leihoaren begiratokitik ikusgarria. Espazio zabalean zehar dabil, isurian, erorian, izan zorian. Barnean ere mundu bat dago, kanpora joan nahi duena, hango bestearekin elkartzeko eta, hala, biak elkarrekin jarrita, elkartasuna eskuratzeko. Bi munduak, kanpoko zein barneko, bat egiteko jaioak baitira, hitzaren bidez, alegia poesiaren bidez.
Leihoaren beste aldea, izan ere, norberaren proiekzioa da: barne aldetik hara joan diren bizipen eta sentimenduak, gogoeta eta desirak. Barneak bizi gaitu kanpoak bezainbeste. Ezin dugu garena kanpora adierazi, benetan zer garen ez badakigu, eta hori norberaren barneko ispiluan begiratuz lortzen da. Poetak dioskun modura, hitza eta sentimendua bat datoz. “Hitzarekin sentiberatasuna, / sentiberatasunarekin poesia / poesiarekin musika”.
Hitz, sentiberatasuna, poesia eta musika ardatz dira liburuan. Eta ardatz horien jiran estutzen eta zabaltzen, joan eta etortzen dira sentimenduak, barnetik kanpora, eta kanpotik barnera, gorde nahian, atseden aurkitu nahian. Nekatuta baitaude kanpoko egonaldiaz, eta ez direnez urrutira joateko sortuak, gertuko habian nahiago.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez