kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Autokarabana / Fermin Etxegoien / Pamiela, 2009

Distantziak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2010-03-19

Fermin Etxegoienek eleberri honetan ekarri digun historia ezaguna egiten zaigu guztiz, xehetasunak gorabehera. Banatu berri den gizonezkoaren bizitza ez hain berria kontatzen du; dituen arazoak euskarri sentimentalak aurkitzeko, gurasoenekora egokitzeko saioak, emazte ohiarekiko eta harekin izandako alabarekikoak bete beharrak. Kontatzen den horretatik oso alderdi gutxi zaizkigu arrotzak. Entzunak baititugu, eta ikusiak ere bai bazterretan; pairatuak, besteen buruetan izan bada ere.

Errealitatera hurbilduz (gaur egun errealitate deitzen den kontzeptu horri heldu dakiokeen neurrian), herri txiki bateko eguneroko bizitza islatzen saiatu da idazlea. Pertsonaia, izan ere, Bilboren eta herri txiki horren (Oñati?) artean baitabil, batera gehiago bestera baino. Badira narrazioan zehar nahita sartutako deskribapenak, kronika usaina ematen diotenak. Beharbada, testu autobiografikoa ez izanik, soberan daude testuok. Pertsonaia bere inguruan kokatzen lagungarri badira ere, ez dira bereziki fikziokoak; alegia gehiago dira idazlearen baitako alorrak, kanpokoak baino.

Kontaera, dena dela, bizia da eta hurbila. Hizkuntza erabat komunikatiboa darabil Etxegoienek, erregistro markatua. Kaleko hizkera aukeratu du, eta badirudi, batzuetan, lagun arteko kontaera dela, taberna zulo bateko tertulia informal bateko solasaldia. Nork bere arazoak kontatuz, bere kezkak esanez, girotzen diren horietakoa, laguntza bainoago, entzuleak bilatzen dituen horietakoa. Ironia ere ez da falta; herri txikietan (fedeko kontuak izanagatik) sakratuak izatera iritsi diren sinesmen eta ohitura horiekiko nolabaiteko distantziamendua. Horrek, testuan, familiartasuna esan nahi du: beldurrik eza eta nork bere burua zalantzan jartzeko beharra.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak