kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Bizi! / Patxi Zabaleta / Pamiela, 2009

Aldarrikapen poetikoak Javier Rojo / El Correo, 2010-03-13

70eko hamarkadan Patxi Zabaletak bi poema liburu eman zituen argitara. Ordudanik, literatur arloan bestelako lanetan aritu bada ere, ez zuen beste poema liburu bat argitaratu, oraingo hau agertu den arte. Hitz bakar bat agertzen da izenburuan, bertan agertzen diren printzipioen aldarrikapentzat har daitekeena: Bizi!

Poemak, bestalde, ez datoz bakarrik, hitzaurre luzea lehenbizi eta poema bakoitzaren aurrean azalpen moduko testu labur bat ere irakur baitaitezke liburu honetan. Liburuan agertzen denaren aldarrikapen nagusia izango balitz bezala ulertu dezakegu izenburua, “aberria ala hil” edota “iraultza ala hil” bezalako aldarrikapen klasikoen aurrean, Zabaletak “aberriagatik bizi” eta “iraultzagatik bizi” proposatzen baitu. Ezin ezkuta daitezke liburu honetan agertzen diren asmo ideologikoak, poesiak ideologia adierazteko lanabesaren funtzioa betetzen baitu Zabaletaren planteamenduan, kezka ideologikoak poesiari suposatzen zaion sentimenduaren adierazpenaren abiapuntuan agertzen baitira.

Kezka ideologiko hauek ildo desberdinetatik jotzen dute, baina bi dira liburuaren ardatzaren tokian ikusten ditugunak. Alde batetik, humanismoa agertzen zaigu. Sustrai erlijiosoetatik abiatuta, humanismo hau ideologia ezkertiarrez jantzita agertzen zaigu, kristautasuna eta marxismoa nolabait bat eginda. Poesiaren forman isla du humanismo hau azaltzeko nahiak, batzuetan poemak irudi erlijiosoz hornituta agertzen baitira, otoitzaren forma hartuta. Humanismo horretan oinarrituta, Patxi Zabaletak munduan marjinatuta daudenen alde jartzen du bere poesia (zein ere den horien marjinazioa). Bigarren ardatza da aberriari buruzko ikuspegi esentzialista. Zabaletak euskal aberriaz hitz egiten baitu askotan bere poemetan, euskal aberria lehengo, oraingo eta geroko euskaldunak harremanetan jartzen dituen haria delarik, denboran zehar zabaltzen den katea osatuz, baina denborak berak katearen esentziaren gainean inolako eraginik eduki gabe.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak