kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Koilara bete hitz / Josetxo Azkona / Alberdania, 2001

Ez zara gogaituko, dasta ezazu! Mikel Asurmendi / Irunero, 2001-11

Euskal literaturan ez dago hagitz liburu janariaren gainean apailatuak. Alta, bada, egunero jaten dugu, eta beraz (eta berez) jaten dugunak eragina zuzena du gure pentsamendu, sentimendu eta arrazoinamenduan. Edo hola delakoan nago, behintzat.

Jaten ote dute gure poetok? Euskal poetok alegia? Euskal poesian, tradizionalean nahiz garaikidean gutxitan aipatzen baita janaria.

Horregatik edo Josetxo Azkona poeta iruindarrak Gabriel Aresti poeta bilbotarren miresle delako, eta Bilboko poeta Zorrotzako portuan bertako langileekin urdaiazpiko frijitua jaten zuela —baita kafesne eta koñaka barne— gomutaturik janariak izan ditu gogoan poesia egiterakoan. Agian diot, ausaz eta menturaz. Naski.

Liburua berezia da, berezia denez. Antzinatean hasten zaigu. Orduan dena zen geza, baina pertsonok naturak emaniko hainbat jaki eta gaia oreari erantsi ondoren hasi genuen gure gogoa asebetetzen. Lapikoekin eta sutondoan orearen inguruan, bero kiskalitan. Hartara, eta iragana gogoan, Josetxo Azkonak bere usaimena eta dastamena oratuz osatu du bere karta.

Historiara jo du eta gizakiok munduan ibilitako bidean barna jasoriko zapore ezberdinak eman dizkigu dastatzera. Otordu nasaiak nahiz mokaduak eskaintzen dizkigu aldian-aldian. Poetaren erudizio eta jakintzaren dasta gozatu dezakegu hainbat poemotan. Erlijioak toki berezia du liburuan. Eta hainbat pasartetan, amarengandik jasotako sukaldaritzaren eskaintza bizikorra jaso dezakegu ere. Poesia moldetan, bistan da.

Poesia liburu hau —Gabriel Arestiren eraginez apika— soziala da ere, nire usteko eta gustuko. Gustuak gustu, maitasuna eta sexu jarduerak badu ere leku polita eta erakargarria. Erotikoa, ez pornografikoa. Jateak badu eragina gure sexu jardueran, jaki afrodisiakoak ez dira falta Azkonaren baratzean nahiz sukaldean. Gainera, Kartaz Landaz delako errezeta bitartez, ironia puntu batez —gatz puntu batez— geure orea atontzera gonbidatzen gaitu gure gustuko poesia eta bizitza osatzeko. Ez zara gogaituko, dasta ezazu!

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak