kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Musika airean / Karmele Jaio / Elkar, 2009

Iragan itxia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2010-02-05

Literaturaren begia noranahi zabaltzen da, eta harrapatutako espazioa bere egiten du, konkistatzaile ausarta baita. Bada literatura handia, pasio arranditsuak dakartzana; eta bada literatura txikia, itxuraz bederen, sentimendu apalez ari dena. Lehenari buruzko adibideak ugariak dira eta jakinekoak. Bigarrenari buruzkoak urriagoak dira, eguneroko bizimodua jotzen baitute seguruago halakoek, egunerokotasunetik kanpo dagoen mundu liluragarria baino. Natalia Ginzburg dela esango nuke literatura klase horren adibide. Memoria eta sentimendua ekartzen ditu testuetara.

Emakumeen historia bat da Karmele Jaiok idatzi duena. Mundu itxi eta mugatua, oroitzapenek lerrokatua, erakusten digu, oroitzapenak, batzuetan aise eta besteetan nekez, dabiltzan lurralde iraganekoa. Eleberriko emakumeek uko egin diote denboran aurrera jotzeari, alegia bizitzeari, eta iraganeko mundu irudikatuan gorde dira. Hango espazio moldakaitz horretan, ez baitago iragana ongi zehazterik, bizi dira, eta ez dute irten nahi. Lehen pertsona da ahots nagusia, oroitzen duen lehen pertsona, esanez bezala “oroitzen dudan bitartean banaiz”. Eta oroitzen dena, egunerokoa izanagatik, gehiago da komikoa tragikoa baino, baina tragedia gertatzen da bizitzan barrerako tarterik uzten ez denean. Gaizki ulertu bat dago funtsean; baina gaizki ulertua ongi ulertzen ez aritzeko saioa ere bai, norberarengandik kanpo ateratzea baita besteen joera ulertzen saiatzea. Dena dela, esan behar giroak eta berari darion atmosferak altxatzen dutela eleberria eguneroko arrunkeriatik.

Azkenik, barkamena; eta hori da gutxien gustatu zaidana. Izan ere, barkamena eskatzeak, lasaigarria bada ere, ez du bestearen jokaera ulertzen laguntzen.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak