kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Ahaztuen mendekua / Alberto Ladron Arana / Elkar, 2009

Desoreka Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-11-27

Polizia-eleberria da Alberto Ladron Aranaren hau. Ez da generoari xehetasunez xehetasun lotzen zaiona, baina horretan esan beharra dago egileak libre antzean jokatzen duela. Orain arteko liburu guztiek, zalantzarik gabe, intrigari eutsi diote ederki eta, horretaz gainera, badute, bazterrekoa bada ere, salaketa kutsua. Atseginak dira irakurtzen; sortu beharreko tentsioaren eta eman beharreko informazioaren arteko neurria lortzen ahalegindu baita egilea.

Liburu honetan emakume baten desagerpena kontatzen hasten zaigu. Haria, gero, beste nonbaitetik joaten da eta, labirintutik barrena ibili ondoren, amaiera iristen, erabat bestelakoturik. Esango nuke, idatzi ahala sortu dela testua eta ez dela sortu ahala idatzia izan. Horrek desoreka handia ekarri du. Esaterako, pertsonaia nagusiak (Oskar eta Xabier, bere maitalea) ez dira nortasun handikoak. Hasieran modu batekoak dira eta bukaeran hain daude aldatuak, non ezin baita sinetsi lehengo berak direnik ere. Ez dago, ordea, hori zuri lezakeenik ezer. Aldatzen dira, ez historiak aldatzera behartzen dituelako, askotan gertatzen dena, bestalde; ezta gaiak edo argumentuaren beraren bilakaerak hartara behartu dituelako ere.

Esango nuke polizia-eleberria idaztearen aitzakian gerra zibilean gertatutako pasadizo ilun eta odoltsu bat aireratu nahi duela, hark hartzen baitu nagusigoa testuan eta irakurlearen arreta bereganatzen. Baina hori izanik helburua, edo izan daitekeelarik, hobe zukeen, emaitzei begira, gaia zuzenean eta hortzekin bada ere hartu eta desbideratzeke kontatu. Ez du halakorik egin eta testuak, batetik eta bestetik, betelan gustua uzten du, gogoz kontra idatzita izan balitz bezala.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak