kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Autokarabana / Fermin Etxegoien / Pamiela, 2009

Krisiaren parodia Javier Rojo / El Correo, 2009-11-28

Oker ez banago Fermin Etxegoienek argitara ematen duen lehenengo nobela da Autokarabana. Idazlea, edonola ere, ez da ezezaguna euskal kulturan, saiakera libururen bat eta komunikabideetako kolaborazioak plazaratu baititu orain arte. Autokarabanan berrogei urteko krisian sartuta dagoen gizon baten atsekabeak eta gorabeherak kontatzen zaizkigu. Gizona helduaroan murgilduta dago eta konturatu gabe ikusi du gaztaroa dagoeneko atzean utzi duela eta aurrean aurkezten zaiona maldan behera joate moduko bat baino ez dela. Alaba bat dauka, eta banatuta dago gizona, eta, kanpotik begiratuta behintzat, patetiko xamarra dirudi bere jokaerak. Pertsonaia konturatu da berrogei urte dituela eta bakarrik dagoela, bere inguruan jende asko badago ere. Bere gainean altxatzen den bakardade horren beldurrari aurka egiten saiatzen da, baina bere jokaera nerabe baten jokaeratik hurbilegi dago askotan. Beste aldetik, Deba Garaiko kooperatiba batean lan egiten du eta lantegia bere xixtrinkerietarako guda zelaia bihurtu du nahi gabe. Izan ere, bere bizitzan lan-harremanak eta harreman pertsonalak bereiztu gabe nahasten dira.

Nobela ironikoa da, batzuetan barregarria ere bai, eta etorkizunari begira ia proiekturik gabe krisian geratu den belaunaldi oso baten isla egin nahi izan duela esan daiteke. Horrexegatik, pertsonaiaren indibidualtasunetik harantzago joan nahi izan duelako, hainbat gauza nahasten dira nobela honetan, irudi topiko bat sartzeraino. Ohiturazko literatura moderno (“oraingo” esan nahi dut, bestela kontraesana baita) baten aurrean gaudela esan dezakegu. Pertsonaiaren gorabeheretan kooperatibaren inguruko istorioak, euskarari eta batez ere “euskalgintza” deitu den horri buruzko komentarioak, alabarekiko eta alabaren amarekiko harremanak, bikote harremanak… gauza guztiek bat egiten dute oso markatuta ez dagoen argumentu baten azpian. Eta azken hau da, ziur aski, nobela honek duen ahuleziarik nabarmena: giroa, topikoa bada ere, oso ondo azaltzen da, baina argumentuaren hezurdura sendoa falta zaio liburuari; horrexegatik batzuetan errepikakorregia ematen du nobelak, gauza berberak behin eta berriro kontatzen ibiliko balitz bezala.

Oraingo euskaldun arrunt baten irudia eraiki nahi izan du idazleak, bere kontraesanak eta guzti, eta iruditu zait idazleak bere buruari begiratu diola eredua bilatzeko. Beti da ariketa interesgarria autoparodia.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak