kritiken hemeroteka

6.866 kritika

Azken kritikak

« | »

Lagun izoztua / Joseba Sarrionandia / Elkar, 2001

Tribuaren mintzoa Javier Rojo / El Correo, 2002-03-27

“Lagun izoztua” Joseba Sarrionandiak helduentzat idazten duen lehenengo nobelaren izenburua da. Nikaraguan errefuxiatuta dagoen Goio izeneko pertsonaia da protagonista, gaixotasun bitxi batek jota mutu gelditu dena, izoztuta bezala. Abiapuntu honekin eleberrian pertsonaia honen hiru garai kontatzen dira (gaztaroko urte bat, sendatze prozesua, eta sendatu ondoren egingo duen bidaia). Aipagarriak dira hiru hari narratibo horiek bereizteko egin diren ahaleginak, zeren hari bakoitza pertsona narratzaile desberdin batek aditz-denbora desberdin batean kontatzen baitu.

Aipagarria, baita ere, osagai gehienen sinbolizaziorako joera. Narratibaren ikuspuntutik, beraz, nobela baliotsu eta aberatsa da. Honez gain, euskalduntasunaren gaia ere jorratu nahi du idazleak. Errefuxiatuak, eta sinekdokez euskaldunak, tribu bat osatuko balute bezala aurkeztuta daude. Eta tribuek ohi duten bezala, totem bat daukate: inoz existitu ez den aberri urrun bat, geografiaz ez baina sentimenduz eta nostalgiaz osatua, tragikoa. Eta tabu bat: aberri tragijo honetan ETA-k duen partea, zeren pertsonaiak errefuxiatuak izatera eraman dituzten gertaerez ezertxo ere ez baita aipatzen. Nobela honetan kontatzen dena bezain garrantzitsua da isilpean gorde nahi dena.

Azken kritikak

Bidean ikasia
Arantxa Urretabizkaia

Roberto Moso

Jenisjoplin
Uxue Alberdi

Peru Iparragirre

Poz aldrebesa
Juanjo Olasagarre

Iratxe Retolaza

Pekineko kea
Beatriz Chivite Ezkieta

Hasier Rekondo

Iraganik gabe
Felipe Juaristi

Javier Rojo

Bidaiak
Jon Iñaki Lasa

Igor Estankona

Poz aldrebesa
Juanjo Olasagarre

Aiora Sampedro

Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama
Alaine Agirre

Estibalitz Ezkerra

Bidaiak
Jon Iñaki Lasa

Javier Rojo

Dramak
Abelino Barriola

Aritz Galarraga

Labur txintan
Juan Kruz Igerabide

Igor Estankona

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Javier Rojo

Gerrak ez du emakume aurpegirik
Svetlana Aleksievitx

Javier Rojo

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Peru Iparragirre

Artxiboa

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Urtarrila 2017

Abendua 2016

Azaroa 2016

Hedabideak