« Idaztankerak, pentsakerak | Historiaren orbanak »
Nora ez dakizun hori / Irati Jimenez / Elkar, 2009
Nora ez dakizun hori Edurne Brouard / Aizu!, 2009-11
Igartza Sariaren akzesita irabazita, bere ipuin zaletasuna erakusten digu Irati Jimenezek, eskaintzatik bertatik hasita eta bukaeraraino orriotara itsatsirik gauzkan bere lehen eleberri eder honetan.
Bi pertsonaia nagusi oinarri harturik (Martin eta Nora), beste hainbesteren nortasuna, bizimodua, sentimenduak, fantasiari zein errealitate gordinari lotutako beraien bizipenak… erakusten dizkigu Jimenezek, hamaika ipuin eta istorioz osatutako nobela oso eta borobilean.
Nobela baten barruan zenbat istorio sar daitezkeen dastatzeko parada ematen digu liburuak eta, gainera, istorio guzti-guztiekin, barregarri zein negargarriak izan, gozatzeko aukera. Istorioz istorio eta ipuinez ipuin, hasieran asmatu ezinezko bukaera borobilera garamatza Irati Jimenezek, amaitu arte, ia beste ezertarako denbora utzi gabe irakurtzera behartzen gaituen nobela ederrean.
Euskara jantzia eta dotorea, irudi magikoz betea, baina aldi berean, erraz irakurtzekoa, hitzez hitz eta lerroz lerro azkeneraino ahalik eta arinen eramaten zaituena, istorioaren poderioz, bukatzeko grinaz. Euskara batuan idatzitako liburuan Irati Jimenezek agerian uzten du bizkaieraren ezagutza sakona. Honek ez dio, halere, inolako zailtasunik ekartzen bizkaieran trebatua ez den irakurleari, alderantziz, zerbait ikasteko beta ematen dio. Bigarren mailatik gorako edozein irakurlerentzat, literaturaz, euskaraz eta istorio magikoez gozatzeko liburua.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez