kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Eskuen sustraiak / Oier Guillan / Susa, 2009

Etsipena Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-10-16

Tristea da euskal poesia azkenekoa. Egia esan, ez du sekula aparteko pozik izan, ez da sekula izugarri alaia izan. Poesiak bere azkeneko sustraiak, ikusten ez direnak, errealitateko lur heze emankorrean ditu nahasiak. Eta gure errealitatea, euskaldunona, triste samarra izan da beti, geure buruei seguru asko eman zezaketena bain gehiago eskatu diegulako, gure hizkuntzari izan zitekeena baino handiagoa izatea eskatu diogulako. Gehiegizko konfiantza jarri dugu gure indarrean eta ahultzen ikusi dugu, lortu nahi zena lortzeke. Desilusio hitza aspaldi sartu genuen gure hiztegitxoan, porrot hitzarekin batera. Ohitzen hasitakoan; belaunaldi berriak hasi ziren idazten, indarrak muturreraino eraman nahian. Mesfidantzaz bainoago, jakin-minez begiratzen genien. Ez dituzte mugak hautsi. Etsipen hitza entzuten da berriro bazterretan. “Ez du nostalgia /iraganean jazotakoak / sortzen / orainean bizi ez / dugunak / baizik”. Nostalgia izenburua daraman poema da, Oier Guillanena.

Gaztea da poeta,1975ekoa. Seguru asko are gazteagoa zenean sinetsi egin zuen mundua alda zitekeela (denok sinetsi izan dugun bezala, bestalde), eta poesia arma ederra zela mundua aldatzeko langintza horretan. Seguru asko, etorkizunari begira bizi izan da, geroa baita utopiaren aldia, ametsen aroa, ideia ederrak loratzen direneko ortua. Elkarrizketa Asier Sarasolaren poema batekin testuan dioen bezala, etorkizuna, ordea, ez da itzultzen, eta ametsak zahartu egiten dira, denok bezala. Denborak, eta ametsak bete ezinak, orainera botatzen gaituzte, ordea. Oraina baita bizi dugun aldi bakarra. Eta bera hustuz eta berrituz, behin eta berriro, har dezakegu falta zaigun poza.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak