kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Off-On / Yolanda Arrieta / Erein, 2009

Klik-klak! Mikel Ayerbe / Berria, 2009-10-04

Berriki Erein argitaletxeak Bakanak bilduman argitaratu dituen azken bi liburuak Yolanda Arrietak sinatu ditu. Hiru urtez zutabegintzan eginiko hausnarketak bildu ditu Uretan lez liburuan, “bizitza edo errealitate zati batzuei buruzko begirada-pentsamendu-hausnarketa sorta” eskainiz. Gaurkoan hizpide dugun Off-On liburua idazteko, berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren euskarazko literatur sorkuntzarako Koldo Mitxelena bekaren laguntza izan du Arrietak. Emaitza pasarte laburrez osaturiko narrazio-puzzlea izan da eta gai nagusitzat “askatasunaren argi-ilunak gaurko imaginario urbanoan” landu nahi izan ditu idazleak.

Imaginario urbanoko zutoin gisa etxe bat sortzen du Arrietak, eta halaxe aitortzen du hitzaurrean: “Eraikin bat antolatu dut egitura gisa; hiriko eraikin bat, garaje, pisu, ganbara eta guzti. Gero, horietako bakoitzean biztanleak sartu ditut, aldraka nahiz bakarka. Biztanleak pertsonaiak dira, noski, baina ez, beti, pertsona itxurakoak (…). Denak, baina, bizi dira hiriko eraikin honetan eta, tarteka, multzo batak bestearengan dauka eragina, gainera, auzokide diren neurrian” (barka horren aipu luzea hona ekartzea, baina egilea beste edonor baino zuzenago arituta, ez du merezi zeharkako aipuetan galtzea).

Egiazki, ezin esan liburuaren ernamuina bere horretan oso originala edo berritzailea denik, George Perec-en La vie mode d’emploi maisulanetik hasi eta Francisco Ibañezen 13, Rue del Percebe bikaineraino, etxe bat eta bertako biztanleak protagonista diren hamaika kontakizun izan direlako. Off-On liburuan, berezitasuna testua osatzen duten narrazio labur, olerki, gogoeta, aforismo eta mikroipuinetan egon daiteke: horien artean, monotematikoak dira zenbait, batzuk metafisikoak ere bai, baina nagusiki eguneroko gogoeta eta bizipenetatik eratorritako kontakizunak dira. Gai asko eta askotariko ikuspuntuak eskaini nahi dira liburuan, baina oinarrian egungo gizartean nagusitzen ari den autismorako joera salatzea ei dago. Estiloari dagokionez, ironia, umorea eta zorroztasuna baliatu nahi izan ditu Arrietak idatziriko 180 testu laburretan.

Baina nago ironia edota liburuko beste hainbat kontu lehengai oso pertsonalak direla, eta Arrietaren idazkeran barne mundu bat azaleratzeko gogoa eta beharra sumatu uste izan dut. Hori ongi dago irakurlearekin konektatzen asmatzen denean. Baina, niri dagokidanez, pasarte asko ezin arrotzagoak egin zaizkit, batzuk oso hotzak, beste zenbait naifkerian erortzeko zorian ikusi ditut, eta beste muturrean, aitorpen kutsuko asmo-deklarazioekin ere ez dut bat egin. Azken batean, esan dezaket nik neuk ez dudala asmatu off-on intermitentzia horretan mugitzen. Izan daiteke hainbat kontakizun jarraian irakurtzeko modukoak ez direlako eta agian, zenbait pasartek pausaleku bat baino gehiago eskatzen dituztelako, aurreneko irakurketaren ondoren bestelako begirada bat bilatuz. Baina jakina da zerbait birritan irakurtzeko beharrezkoa dela aurrenekoan halako irrika bat piztea, eta kasu askotan gogo horren irrika falta izan zait atzera egiteko. Aurkezten den poesia moldeak ere izango du eragina, behin eta berriro errepikatzen diren anafora eta paralelismo jokoek ez didatelako asko lagundu. Edonola ere, narratibako pasarteak gustatu zaizkit gehien, ohikoenak izanagatik ere.

Azken batean, Arrietaren liburuan esperimentaziorako joera nagusitzen dela baderitzot ere, Off-On pizte-itzaltze horretan nik neuk ez dut asmatu argia ilunetik bereizten duen irakurketaren botoi horri klik egiten.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak