kritiken hemeroteka

6.959 kritika

Azken kritikak

« | »

Izendaezinaz / Tere Irastortza / Pamiela, 2008

Elkarrizketak Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2009-09-27

Tere Irastortzaren Izendaezinaz saiakera irakurtzean, Raymond Carverrek idatzitako lan handi baten izenburua heldu zait gogora: What We Talk About When We Talk About Love? Carverrek, lan horren bitartez jakin izan zuen jasanezina edo debekatua zen hori izendatzen, eta bide beretik abiatu da orain idazle zaldibiarra: Zer esaten dugu amodioaz, heriotzaz zein beldurraz mintzo garenean? Aske al gara horietaz erosotasunez hitz egiteko?

Gai horien inguruko hausnarketatik abiatuz, arte dialektikoaren formulaz baliaturik, historiarekiko elkarrizketa pertsonala luzatzen du. Esan ohi da historia zera dela: bere horretan mantentzeko eta bizirauteko gauzatua den botere-diskurtsoa; eta konturatzen bagara, historikotzat hartzen den hori, modu naturalean emana dela pentsarazten zaigu. “Gizakiak aldakortasuna eta inguruneak iraunkortasuna islatzen duela” zioten topikoak, jadanik zaharkituak gelditu zaizkigu; orain ingurunea aldakorra da, bere hastapen eta zergatiekin.

Zergati horien bilaketa-prozesu gogoetatsua da, ehun orrialde hauetan zehar irakurtzeko —eta idazlearekin mintzatzeko aukera ere— eskaintzen zaiguna. Printzipio erlijiosoei erroturiko hizkuntza eta historia baten —gure historia— analisia eginez, irakurlea hausnarketa horretan aktiboki parte hartzera bultzatzen du: Zer da Jainkoa? Nor naiz? Nor gara? Zer ikasarazi zaigu? Izan ere, gaur egun garena —norbanakoa dena— ulertzeko ezinbestekoa baitugu aurrekoarekiko elkarrizketa gauzatzea, “gure pentsamenduak iraganik gabekoak ez direla uste dudalako”, idazleak berak dioen gisara.

Nori ez zaio gertatu zenbait gaien inguruan aritzean, tabuak zein dogmak direla eta ez direla, “esan-ez esan” gelditzen garela askotan, zergatia jakin gabe?

“Zildai horretatik askatzeko erabili ohi da literatura eta idazketa”. Esan ezina esangarri bihurtuz, albokoekiko elkarrizketa abiatuz, oraina aldatzeko eta garatzeko esperantzaz beteriko bidea zabaltzen dugu. Eta zer da literatura, ez bada esatari eta entzule baten arteko elkarrizketarako zubia?

“Gu” baten existentziaz jabetzen garenean, trukaketa horren beharraz jabetzean, ekin diezaiokegu norbanakoaren identitatea bilatzeari. Gizadiaz eta osatzen gaituen guztiaz galdetzea —bizitzaz, heriotzaz, amodioaz, beldurraz…—, norberaz galdetzea da.

Tere Irastortzak XXI. mendeko gizadiaz galdezka, hausnarketarako bide dialektikoa abiatu du. Elkarrizketa horren ildoari eustea ez da lan erraza izango baina, alferrikakoa ere ez.

Azken kritikak

Mundu ikuskerak euskal narratiba garaikidean: modernitatearen krisitik postidentitatearen promesera
Gorka Mercero

Mikel Asurmendi

Biennale
Beatriz Chivite

Peru Iparragirre

Mina edo libertatea!
Kepa Larrea

Javier Rojo

Hodien metafisika
Amelie Nothomb

Amaia Alvarez Uria

Nora goaz euskalduntasun honekin?
Joxe Manuel Odriozola

Joannes Jauregi

Gaizki ulertua
Irene Nemirovski

Aiora Sampedro

Hitzontziak
Xabier Montoia

Iratxe Esparza

Poesia kaiera
Rosalia de Castro

Igor Estankona

Mendi-joak
Aingeru Epaltza

Javier Rojo

Mendi-joak
Aingeru Epaltza

Peru Iparragirre

Gerezi denbora
Inazio Mujika Iraola

Amaia Serrano Mariezkurrena

Eoskola. Heziketa hipermodernoa
Mitxelko Uranga

Javier Rojo

Txoriak dira bederatzi
Tere Irastortza

Aitor Francos

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Usoa Alberdi Fernández

Artxiboa

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Hedabideak