kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Off-On / Yolanda Arrieta / Erein, 2009

Askatasunaren argi-ilunak Patxi Sarriegi / Deia, 2009-09-12

Eraikin batean kokatu du Yolanda Arrietak eleberri puzzle berrian idatzitako azken liburua. Sartu-irtenean ibili da egilea, ikusle, aldi bateko biztanle, bisitari edota entzule gisa. Behetik gora antolaturik datoz istorioak, pisuz pisu, atez ate… auzokide diren neurrian kateatuta datoz denak. Bertan, egungo gizarte post-modernoan askatasuna nola bizi dugun eta askatasun horren alderdi argi-ilunak jorratzen ditu Arrietak, horiexek bere azken eleberriaren muina. Era horretara, liburua ez da amaitutako istorio bat, asko baizik.

Zehar erretorika eta ironia gustuko ditu Arrietak, nabarmen sumatzen da halakorik istorioetan. Halaxe, irakurlearekiko bilatzen duen konplizitate harremana etengabea da, irakurle aktibo baten aldeko apustua egiten du bertan. Mundua gero eta txikiagoa omen, baina jendea bata bestearengandik gero eta urrutiago bizi dela argi uzten dute liburuko pasarteok. Umorezko begiratua ematen dio inguruko mundu anabasari egileak, momentu askotan begiratu iradokitzailea, dudarik ez, horixe egileak burutzen duen ahalegin etengabea.

Hortaz, ezeren gainetik, liburu iradokitzailea da Arrietak idatzitakoa, zenbaitetan ere gizarte honetan jokatzen dugun paper eta rolarekiko ironikoa izan nahi duena, hausnarketara gonbidatzen duena. Funtsean, bizitzaren alderdi askoren errepasoa egiten du, testuok gogoeta bat-batekoak, inkonszienteak dira askotan, errealitatearen erakusle direnak, egunerokoaren adierazleak. Baina era berean, baita liburu dibertigarria ere bada pasarte askotan, eta halaxe horren arrastoan Off-On izenburuan ere, egungo garaiaren intermitentzia erakutsi nahi duena, zurrunbilo zentzugabearen arrastoa.

Nolanahi ere, testu laburrak dira, ezinbestean, egilearen heldutasunaren ispilua direnak. Bere buruari ere ari zaio Arrieta, bere buruarekin elkarrizketa etengabea da liburua, eta aldi berean, horren partaide egiten du irakurlea. Irakurle aktiboa desio du idazleak, gogoeta partekatua autoreak. Baita lortu ere. Testuok maiz esplizitoak dira, egunerokoaren oihartzuna. Azken batean, barru-barruko zertzelada ironiko zirikatzaileak etengabeak dira liburuan zehar, irakurlearekiko konplizitate keinu ugari isurtzen ditu egileak. Horren lekuko, esaterako, Izan ala egin, Izan bidean, Izan asmotan, Izan nahian, Izan aitzinean, Izan gibelean… umorezko begiratu konplizeak denak inguratzen gaituen errealitate anabasari.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak