kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Nora ez dakizun hori / Irati Jimenez / Elkar, 2009

Ezina ipuinez egina Amaia Alvarez Uria / Argia, 2009-09-13

Idatzizko hizkuntza aberastu, osatu nahi izan du lan honen egileak, ahozko istorioak ekarri dizkigulako irakurri berri ditugun orriotara. Baina ez hori bakarrik, beste kode batzuk ere topatu ditugu bertan bi protagonisten eskutik: Martinen irudiek eta Noraren doinuek ikus-entzunezko hizkera ekarri baitigute letren erresumara.

Nora irrati esataria eta Martin argazkilaria dira liburu honetako protagonistak. Biak dira umezurtzak, bien familietan daude kontatzeko ipuinak eta hori da hain zuzen aurkituko duguna, bazkaloste edo afalostean familiari edota herrikoei buruzko gure amamen eta aititeen kontuak.

Fantasiaren liluraz gozatuko dugu, ametsen munduak inguratuko gaitu, mila eta bat ipuin irakurri ahal izango ditugu Sherezaderen gerizpean. Otsoekin dabiltzan emakumeak egongo dira pertsonaien artean, mundua puntatik puntara ibiliko duten gizonak, pertsona askeak edo gatibuak, bakartiak edo bakarzaleak.

Bagdadeko lapurra eta alfonbra hegalaria sartuko zaizkigu orrien artean, lurralde ezezagun batera egingo dugu salto. Albistegietan egunero agertzen zaigun munduko txoko hori, Ekialde Hurbila, beste modu batean ezagutuko dugu. Amerikako Estatu Batuetan eta Europan barna ibiliko gara eta likantropo eta banpiroak ikusiko.

Hiri askoren argazkiak daude lan honetan, pertsonaien bidaiak direla eta. Venezia, Bilbo eta Lisboa dira haietako batzuk. Bakardadea uxatzeko sortutako espazioak direla esango digute, nahiz eta askotan hori berori ekartzen duten. Bilbon bizitza eta heriotza tartekatuko zaizkie protagonistei, beti ere musikaren erritmora.

Espazioan mugitzeaz gain denboran ere aurrera eta atzera egiten du irakurlearen inplikazioa eskatuz, puzzlearen piezak guri emanez. Pertsonaia desberdinek kontatzen digute kontakizun honetan dagoen istorio sorta, bakoitzak bere ñabardurak gehituz eta guztien artean ipuinak osatuz. Narrazioaren erritmoa ere ondo neurtzen du, bizkortuz edo motelduz beharraren arabera.

Samurtasun handiz idatzitako liburua da hau. Lan polita egin du egileak ipuinei eta fantasiari bere omenaldia egin ahal izateko. Errealitateari eta errealismoari gorazarre egiten zaion garai honetan hauei begiratzeko bestelako modu bat eskaintzen digu lan honek.

Ezinezko ipuinak, ezinezko hiriak eta ezinezko maitasuna agertzen dira lan honetan. Hori da kontatzen zaiguna, maitasun istorio bat, eros eta thanatosen arteko lehia beste behin. Baina hemen nahi eta ezin esaera hitzen artean urtuko zaigu, gauez, hirian eta ipuin bat kontatzen diguten bitartean.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak