kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Apokalipsia guztioi erakutsia / Joseba Gabilondo / Erein, 2009

Parodia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-08-28

Parodia literatur jeneroa da, antzinatik ezaguna eta fruitu ederrak eman dituena. Etimologikoki, parodiak “odaren imitazioa” esan nahi du, alegia arte obraren imitazio burlazkoa Imitazio serioa, edo serioegia, ez baita, gaur egun bederen, parodikoa. Parodia-egileak mutatu nahi duen obraren ezagutza sakona behar du, haren aurre-atzeak, goi-beheak eta alde-ifrentzuak non eta zein diren jakin behar ditu, hitz bakoitzaren alde iluna edo hitz lauaren koska neurtua behar du aurretik. Cervantesek, On Kixote idatzitakoan, zaldun eleberriaren parodia egin zuen. Parodia muturrera eraman zuen, eta lán bikaina sortu. Borges ere parodia-egile aparta izan zen. Eta Swift, eta… Idazle batzuek parodiaren parodia egiten dute, eta hasierarako punturaino iristen, berriztaturik. Badira auto-parodia egiten dutenak, eta badira sekula hartaraino iritsiko ez direnak. Badira parodia egiten dutenak, parodia egiten dutela jakiteke. Badira ere parodia serioa egiten dutenak, eta parodia egite bera ere seriotan hartzen ez dutenak.

Ez dakit zer nolako parodia suertea egiten ote duen Joseba Gabilondok. Baina liburuan zehar euskal literaturako orri mordoxkaren arrastoa dago, arrasto nabaria gainera, beste era batez idatzirik eta, horregatik, itzal bihurturik. Ez da harritzekoa apokalipsiaren gaztigua, banpiroen aipámena, ez dagoen baina egotea nahi genukeen euskal izkribuaren bila ibiltze kategorikoa (ez kantiarra noski; bestelakoa), gaizki edo zabarki hildakoen oroitzapena, kaosaren teoria gozoa. Azken finean literaturaren parodia egiten duenak gizartearen parodia egiten du, literaturak gizartearen unibertso sinbolikoa osatzen baitu, gutxi gorabehera, jakina. Baina unibertso sinbolikoa bera parodikoa denean, zertarako parodia?

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak