kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Nora ez dakizun hori / Irati Jimenez / Elkar, 2009

Inozentzia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-08-07

Liburu honetan inozentzia dago. Horrek ez du esan nahi liburu inozentea denik. Inozentzia egoera bat da, inon izan baino lehenagokoa. Nietzscherentzat haurra zen inozentziaren ikur eta sinbolo ageriko. Deleuzerentzat emakumeak eta haurrak ziren inozenteak. Foucaultentzat eroak eta presoak, presondegi eta eroetxeetako biztanle. Inozentzia, ordea, iragankorra da, zerbaiten edo ezertan gauzatuz gero, galtzen da. Horregatik, ez dago liburu inozenterik ezta ekintza inozenterik ere, baina gera daiteke batean zein bestean inozentzia hondarrik, eskua betetzeko adina: eskukada bat inozentzia. Literaturan inozentzia buruan dago, letra edo letren katea, esaldien errepidea egin baino lehenago; alegia, estiloa baino lehenagokoa da. Ez dago estilo inozenterik.

Martin eta Noraren historiak gurutzatu egiten dira, halabeharrez, guztion historiak ere gurutza daitezkeen eran, jakiteke zergatik. Baina Martin eta Nora pertsonaiak ez izanik dira, era berean, pertsonaia, gehiago baitira absentziak sortuak presentziak bermatuak baino. Gaueko biztanle dira, mamuen antzeko, itzalen arteko ibiltari, irudi huts edo irudi izan nahi duten ez irudi. Garrantzia handia du irratiak bien bízitzan, ikusten ez den baina entzunez egiten den “bestea”: ahots huts, ahotsaren irudimen huts. Argazkigintzak ere garrantzia du: errealitatearen isla eta asmazio den irudi. Inozentziak joak dira biak ala biak, ez baitira gauzatu, eta ez baitira gauzatuko. Bizítza ez den bizitza bizí:dutela irudikatzen dute; bizitza hutsa da. Ihesa den bizitza da: ihes hutsa, betetzen eta husten den ihesa. Izan nahi duten baina izango ez diren izaki bilakatuko dira. Izateak inozentzïáren galera baitakar, bestelako galera askorekin batera.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak