kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Aulki-jokoa / Uxue Alberdi / Elkar, 2009

Hitzak eta gizakiak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-06-05

Jaio orduko zahartu egiten dira gauza gehienak. Ez denak, noski. Badira zaharrean ere gazte ageri direnak, garaian garaikoari erantzuten ahalegindu dirèlako. Eternoa izateko modu bakarra da hori; eta eternitatea, aspaldi honetan, artistaren esku dago gehienbat. Baina artistak ere, batzuetan, uko egiten dio eternitateari, eta gazte izanik ere, zaharra dela ematen du. Idazle baten kasuan, zahardadearen ajea ez dakar gaiak berarekin. Eleberri honetan gerra zibilaz hitz egiten dute pertsonaiek, berak markatu dituelako guztiak; baina ez nuke esango gerra zibilaz denik, ez soilik gerra zibilaz. Gerraren ondorengo zauriak erakusten dira, bere gordinean. Baina eleberrian, aipatutakoarekin batera, bizitzeko ahalegina nolakoa den azaltzen da, heriotzaren aurkako lehia nola daramaten gerratik bizirik atera ziren gizakiek, oroimen pusketatik nola eraikitzen duten oroimen osatu samarra. Ez dago denbora bakarra, eta narratzailea ere ez dago bakarrik. Ez dago bizitza bakarra, bizitza asko baizik. Bakarra heriotza da. Historia handia eta historia txikiak nahasten dira. Eleberriaren antolamendu hori interesgarria da, alde askotariko ikuspegia hedatzen baitu. Idazkera, nabarmenegia da eta zaharra ere bai, neurri batez. Ez soilik narratzaileetako bat emakume adinekoa delako. Hartutako eredua bera da zaharra, baina ez zatarra. Iritzi zabaldua da iraganeko euskara hobea eta ederragoa izan zela gaurkoa baino.

Ez nago ados; ez erabat ados behintzat. Iritzi horrek modernitateak dakarrenarekiko izua ezkutatzen du. Hitzek ez dute hil nahi; eta berritu egiten dira edo berritu nahi dute etengabe. Hitzak izan daitezke eternoak.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak