kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Ogella line / Itxaro Borda / La Malle D'Aurore, 2009

Poza eta tristezia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-05-29

Liburu txiki hau bi hizkuntzatan idatzita dago, euskaraz eta frantsesez. Biak dira Itxaro Bordaren lanak; beraz, ezin daiteke esan itzulpena denik, hizkuntza batetik besterako jira eta buelta baizik.

Poemek maite denaren presentziak sortzen duen poza adierazten dute, haren ausentziak sortzen duen tristeziarekin batera. Poza eta tristezia dira bizitzaren mugarri. Pozak gorputza eta bere afektuak zabaltzen ditu infinituraino. “Munduaren lehen goizean jadanik / Maite zaitut, / sakon eta bekaitz, / Nor zaren jakin gabe”. Maitasunak, nolabait, denbora eraikitzen du eta hortik aurrera hasten da mundua ibiltzen. Munduaren lehen goiza, sortze guztiaren aurretiko aldia, argi guztiak baino lehenagoko argia, nork bere burua zehazten eta izendatzen hasi aurretiko unea abiapuntuak dira, pasioaren ibilbidean.

Tristeziak, ordea, gorputza bere baitara ekartzen du, eta hantxe ixten. “Irudi luke itsasoa atzera doalarik, / harriak elkarri joka, / Amildegi zarata. / Zu nire aldamenetik / Joan zinenean bezala”. Munduaren amaiera, argia amatatu duten unea, iluntasuna etorri den orena helmugakoak dira, dena baita joan eta hil (irudimenean izan ezik). Ezer ez baita betikoa. “Ez dut betikoa eta denetakoa izan nahi”.

Itinerario afektibo eta sentimental honetan tokiak ere badira, itsasoaren ondoko espazioak, sentimenduek kutsatuak: Laga, Ogella, Natxitua, Bedaro, ura eta lehorra elkar joka ari diren lurralde ezin zehaztuak. Batzuetan urak lehorra hartzen baitu, eta besteetan lehorrak ura, pozak tristezia eta tristeziak poza irensten duten bezala, bizitzaren mareak bultzaturik.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak